Maiatzaren 18ko saioa entzungai: gaurko gaia Maria Eugenia R. Palop eta museoaren eguna izan da. Maria Eugenia R. Palop irakaslea eta Susana Soto (San Telmo Museoko zuzendaria) izan dira bi gonbidatuak. Egunero bezala, Beñat Hach Embarek eta Anartz Bilbao kolaboratzaileek ere beren tartea izan dute irratsaioan.
DK Irratiko Ispilu beltza saioa Donostiako paisaia, aktore eta gertakizun kulturalak islatzeko jaio da.
Astelehenetik ostiralera bi orduko saioa aurkezten du egunero Oier Aranzabal esatariak.
Irratia zuzenean entzuteko bi aukera daude:
1.- DK Irratiaren webgunean
2.- Frekuentzia Modulatuko (FM) 107.4 frekuentzian.
Horretaz gain, badago «Ispilu beltza» zuk nahi duzun unean entzuteko aukera ere bai.
Gogoratu DK Irratiak eguneko 24 ordutan emititzen duela. Kontsultatu programazio osoa eta podcasten saila.
Haurrentzako ipuin kontaketa, Lur Kortak eskainia. Txomin Ipurdiren abenturak ipuina entzun eta ikusi ahal izango da gure Youtubeko kanaleko zerrenda honetan.
Bideoa maiatzaren 18an 16:00etatik aurrera ikusgai egongo da.
Martxoaren 30ean hasi ziren Ipuinaren Orduaren saio birtualak, Lur Korta eta bere taldearen eskutik. Saioa egunero izango da, 16:00etan, familia osoari zuzendutako ipuin batekin. Saio hauek euskaraz izango dira, igandeetan izan ezik (horiek gaztelaniaz izango baitira) eta larunbateko saioa zeinu hizkuntzan eta euskaraz izango da. Honako narratzaile hauen saioez gozatzeko aukera izango da: Lur Usabiaga, Izaskun Mujika, Saioa Aizpurua, Kattalin Ansorena, Amaia Puin, Iraitz Lizarraga eta Lur Korta.
Jokin Mitxelena (Donostia, 1962). Arte Ederretan lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean. Haur eta gazte literaturako liburuak eta testu liburu ugari ilustratu ditu, kasu batzuetan idatzi ere bai, eta Euskal Herriko eta mundu osoko argitaletxeek argitaratu dituzte. 1995 urtetik, Alemanian bizi da. Sarien artean, hauek nabarmendu daitezke: Euskadi Literatura Saria, ilustrazio atalean, 2010ean; Etxepare Saria, 2006 eta 2015ean, eta JUUL Saria hainbat urtetan.
Koadernoa izeneko egitasmoaren barruan, gure idazle eta ilustratzaileek kontakizun labur argitaragabeak eskainiko dituzte, eta egoera berezi honetarako bereziki sortutako ilustrazioak. Eguneroko eskaintza izango da astelehenetik ostiralera, donostiakultura.eus-etik eta sare sozialetatik. Irudi hauen bilduma osoa HEMEN ikusi ahalko da bilduta Donostia Kulturako webgunean argitaratu ahala.
XOMORROEI KARIÑOA
"Gizon maltzur batzuek izan ezik, kariñoa hartu zioten gehienek xomorro hari."