DK Irratiko Ispilu beltza saioa Donostiako paisaia, aktore eta gertakizun kulturalak islatzeko jaio da.
Astelehenetik ostiralera bi orduko saioa aurkezten du egunero Oier Aranzabal esatariak.
Irratia zuzenean entzuteko bi aukera daude:
1.- DK Irratiaren webgunean
2.- Frekuentzia Modulatuko (FM) 107.4 frekuentzian.
Horretaz gain, badago «Ispilu beltza» zuk nahi duzun unean entzuteko aukera ere bai.
Gogoratu DK Irratiak eguneko 24 ordutan emititzen duela. Kontsultatu programazio osoa eta podcasten saila.
Haurrentzako ipuin kontaketa, Amaia Puinek eskainia. Muxu bat laztantzeko era ipuina entzun eta ikusi ahal izango da gure Youtubeko kanaleko zerrenda honetan.
Bideoa maiatzaren 19an 16:00etatik aurrera ikusgai egongo da.
Martxoaren 30ean hasi ziren Ipuinaren Orduaren saio birtualak, Lur Korta eta bere taldearen eskutik. Saioa egunero izango da, 16:00etan, familia osoari zuzendutako ipuin batekin. Saio hauek euskaraz izango dira, igandeetan izan ezik (horiek gaztelaniaz izango baitira) eta larunbateko saioa zeinu hizkuntzan eta euskaraz izango da. Honako narratzaile hauen saioez gozatzeko aukera izango da: Lur Usabiaga, Izaskun Mujika, Saioa Aizpurua, Kattalin Ansorena, Amaia Puin, Iraitz Lizarraga eta Lur Korta.
Sisters and the City. 2016. urtean sortu zen, bizitzan merezi duena komunikatzeko eta partekatzeko. Hasieran blog txiki bat izan zena, Donostiako leihotxo bat, enpresa txikia bihurtu zen, eta ilustrazioa haren partea izan da lehenengo unetik. Orduan, merchandising ildo propioa sortu zuten, Donostia mundu osoan sustatzeko. Marka honen atzean, Idoia eta Susana Gómez donostiarrak daude, " Ido & Su".
Koadernoa izeneko egitasmoaren barruan, gure idazle eta ilustratzaileek kontakizun labur argitaragabeak eskainiko dituzte, eta egoera berezi honetarako bereziki sortutako ilustrazioak. Eguneroko eskaintza izango da astelehenetik ostiralera, donostiakultura.eus-etik eta sare sozialetatik. Irudi hauen bilduma osoa HEMEN ikusi ahalko da bilduta Donostia Kulturako webgunean argitaratu ahala.
KONFITATUAK
"Etxean konfinatu intuztenean koronabirusa garaitu ahal izateko, presio-eltzean nengoela iruditu zitzaidan, inguruko beldur, zalantza, larritasun eta tristuragatik.
Pixkanaka presioa murriztu egin zen, eta konfinatuta beharrean "KONFITATUA" nengoela sentitu nuen.
Su moteleko "konfitatze" hori emankorra gertatu izana espero dut, eta, hura uztean, denok gozoago, enpatikoago izatea, baita azidotasuna galtzea ere, konfitura gozoa bihurtzeko."