Haurrentzako ipuin kontaketa, Ander Edok eskainia. Zergatik dauka elefanteak tronpa luzea ipuina online entzun eta ikusi ahal izango da gure Youtubeko kanaleko zerrenda honetan. Ipuina zeinu hizkuntzan eskainiko du Eskuaireko Bego Gonzalezek.
Bideoa maiatzaren 23an 16:00etatik aurrera ikusgai egongo da.
Martxoaren 30ean hasi ziren Ipuinaren Orduaren saio birtualak, Lur Korta eta bere taldearen eskutik. Saioa egunero izango da, 16:00etan, familia osoari zuzendutako ipuin batekin. Saio hauek euskaraz izango dira, igandeetan izan ezik (horiek gaztelaniaz izango baitira) eta larunbateko saioa zeinu hizkuntzan eta euskaraz izango da. Honako narratzaile hauen saioez gozatzeko aukera izango da: Lur Usabiaga, Izaskun Mujika, Saioa Aizpurua, Kattalin Ansorena, Amaia Puin, Iraitz Lizarraga eta Lur Korta.