© Rainer Werner Fassbinder Foundation
AEF. Zuzendaritza, gidoia, argazkia eta muntaketa: Rainer Werner Fassbinder. Ekoizpena: R. W. Fassbinder, Harry Baer / Tango Film, Pro-ject Filmproduktion, Filmverlag der Autoren. Musika: Peer Raben. Muntaketa: Juliane Lorenz. Aktoreak: Volker Spengler, Bulle Ogier, Hanna Schygulla, Harry Baer, Vitus Zeplichal, Udo Kier.
HIZKUNTZA: alemana / AZPITITULUAK: euskara, ingelesa
"Festa-jokoei buruzko sei zatitan banatutako komedia, suspensez, asalduraz, logikaz, krudelkeriaz eta eromenez betea, heriotzaren bidean euren bizitzak jasaten laguntzeko haurrei kontatzen zaizkien istorioen antzekoa" (Fassbinder). 1978-79ko negua Mendebaldeko Berlinen. Ordenagailu-enpresa estatubatuar bateko zuzendari Peter Lenz gazte-talde batek bahitzen du.
Haurrentzako ipuin kontaketa, Izaskun Mujikak eskainia. Urakan neskatila ipuina online entzun eta ikusi ahal izango da gure Youtubeko kanaleko zerrenda honetan.
Bideoa maiatzaren 27an 16:00etatik aurrera ikusgai egongo da.
Martxoaren 30ean hasi ziren Ipuinaren Orduaren saio birtualak, Lur Korta eta bere taldearen eskutik. Saioa egunero izango da, 16:00etan, familia osoari zuzendutako ipuin batekin. Saio hauek euskaraz izango dira, igandeetan izan ezik (horiek gaztelaniaz izango baitira) eta larunbateko saioa zeinu hizkuntzan eta euskaraz izango da. Honako narratzaile hauen saioez gozatzeko aukera izango da: Lur Usabiaga, Izaskun Mujika, Saioa Aizpurua, Kattalin Ansorena, Amaia Puin, Iraitz Lizarraga eta Lur Korta.
DK Irratiko Ispilu beltza saioa Donostiako paisaia, aktore eta gertakizun kulturalak islatzeko jaio da.
Astelehenetik ostiralera bi orduko saioa aurkezten du egunero Oier Aranzabal esatariak.
Irratia zuzenean entzuteko bi aukera daude:
1.- DK Irratiaren webgunean
2.- Frekuentzia Modulatuko (FM) 107.4 frekuentzian.
Horretaz gain, badago «Ispilu beltza» zuk nahi duzun unean entzuteko aukera ere bai.
Gogoratu DK Irratiak eguneko 24 ordutan emititzen duela. Kontsultatu programazio osoa eta podcasten saila.