Ion Errea fisikari donostiarrak "Supereroankortasuna, markak hausten" hitzaldia emango du. Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) eta Materialen Fisika Zentroko (CFM – CSIC-UPV/EHU) ikertzaile eta irakasle hau DIPCeko kidea da, eta supereroaleetan aditua den aldetik, jakintza-arlo honen erronka handian lan egiten du: supereroaleak giro-tenperaturan lortzea.Azken urteotan ulertu da hidrogeno-konposatuetan posible dela supereroaleak lortzea ia giro-tenperaturetan, baina presio oso-oso altuetan. Ezagutza horretan aurrera egiteko, materialen propietateen azterketa teorikoa eta kalkulu-gaitasuna ezinbestekoak dira.
2018tik, Ion errea Materialen Teoria Kuantikoko ikerketa-taldeko burua da.Bere ikerketa lerro nagusia zenbakizko metodoen garapenean ardazten da, solidoetan propietate konplexuak ─adibidez, efektu kuantiko edo bibrazio atomiko ez-harmonikoak─ deskribatzeko eta material supereroaleetan aplikatzeko.Ferrariok bezala, Erreak ere jaso du Europako Batasunaren ERC Starting Grant beka, proposamen zientifiko berritzaileak dituzten bikaintasunezko ikertzaile gazteen karrerak bultzatzen dituena.
Hitzaldia modu birtualean emango da DIPCen Webinar aretoan: tiny.cc/Zientziakutxa.
DIPC-ren webgunearen bitartez ere sartu ahal izango da.
Haurrentzako ipuin kontaketa, Lur Kortak eskainia. Makilakixki entzun eta ikusi ahal izango da gure Youtubeko kanaleko zerrenda honetan.
Bideoa maiatzaren 29an 16:00etatik aurrera ikusgai egongo da.
Martxoaren 30ean hasi ziren Ipuinaren Orduaren saio birtualak, Lur Korta eta bere taldearen eskutik. Saioa egunero izaten da, 16:00etan, familia osoari zuzendutako ipuin batekin. Saioak euskaraz dira, igandeetan izan ezik (horiek gaztelaniaz izango baitira) eta larunbateko saioa zeinu hizkuntzan eta euskaraz. Honako narratzaile hauen saioez gozatzeko aukera izango da: Lur Usabiaga, Izaskun Mujika, Saioa Aizpurua, Kattalin Ansorena, Amaia Ipuin, Iraitz Lizarraga eta Lur Korta.
Hona hemen lotura zuzena maiatzaren 29ko saioa entzuteko: Andoni Luis Aduriz eta konstelazioak.
DK Irratiko Ispilu beltza saioa Donostiako paisaia, aktore eta gertakizun kulturalak islatzeko jaio da.
Astelehenetik ostiralera bi orduko saioa aurkezten du egunero Oier Aranzabal esatariak.
Irratia zuzenean entzuteko bi aukera daude:
1.- DK Irratiaren webgunean
2.- Frekuentzia Modulatuko (FM) 107.4 frekuentzian.
Horretaz gain, badago «Ispilu beltza» zuk nahi duzun unean entzuteko aukera ere bai.
Gogoratu DK Irratiak eguneko 24 ordutan emititzen duela. Kontsultatu programazio osoa eta podcasten saila.