Daniel Innerarityren (Bilbo, 1959) Pandemocracia (Galaxia Gutenberg) liburuaren aurkezpena. Bertan, mundua alarma-egoeran jarri duen koronabirusaren krisi honen hainbat alderdi jorratzen dira, munduko gobernantzaren gabeziak agerian utziz, gaur egun arriskuek eskala globala dutenean.
Edurne Ormazabalek aurkeztua.
Aurkezpena webguneko orri honetan bertan jarraitu ahal izango da, edo museoaren Youtube kanalean.
Zuzenekoan parte hartzeko aurrez izena eman behar da lotura honetan.
DK Irratiko Ispilu beltza saioa Donostiako paisaia, aktore eta gertakizun kulturalak islatzeko jaio da.
Astelehenetik ostiralera bi orduko saioa aurkezten du egunero Oier Aranzabal esatariak.
Irratia zuzenean entzuteko bi aukera daude:
1.- DK Irratiaren webgunean
2.- Frekuentzia Modulatuko (FM) 107.4 frekuentzian.
Horretaz gain, badago «Ispilu beltza» zuk nahi duzun unean entzuteko aukera ere bai.
Gogoratu DK Irratiak eguneko 24 ordutan emititzen duela. Kontsultatu programazio osoa eta podcasten saila.