Maite Gonzalez Esnalen gidaritzapean, kafearen lurrin goxoaz lagunduta, euskarazko liburu baten gainean hitz egiteko solasaldia.
Ian McEwaenen Hoben ordaina izeneko liburuari buruz arituko dira oraingo saio honetan.
Saio hau izango da denboraldi honetako azkena. Udazkenean jarraituko dugu Literatura eta Kafea zikloarekin.
DK Irratiko Ispilu beltza saioa Donostiako paisaia, aktore eta gertakizun kulturalak islatzeko jaio da.
Astelehenetik ostiralera bi orduko saioa aurkezten du egunero Oier Aranzabal esatariak.
Irratia zuzenean entzuteko bi aukera daude:
1.- DK Irratiaren webgunean
2.- Frekuentzia Modulatuko (FM) 107.4 frekuentzian.
Horretaz gain, badago «Ispilu beltza» zuk nahi duzun unean entzuteko aukera ere bai.
Gogoratu DK Irratiak eguneko 24 ordutan emititzen duela. Kontsultatu programazio osoa eta podcasten saila.