© StudioCanal
AEF. Zuzendaritza: Rainer Werner Fassbinder. Ekoizpena: Horst Wendlandt / Rialto Film, Trio Film, WDR. Gidoia: Peter Märthesheimer, Pea Fröhlich, R. W. Fassbinder. Argazkia: Xaver Schwarzenberger. Musika: Peer Raben. Muntaketa: Juliane Lorenz, Franz Walsch (R. W. Fassbinder). Aktoreak: Barbara Sukowa, Armin Mueller-Stahl, Mario Adorf, Matthias Fuchs, Helga Feddersen, Karin Baal.
HIZKUNTZA: alemana / AZPITITULUAK: euskara, ingelesa
Alemaniako probintzietako hiri bat 1957an, ongialdi ekonomikoko garaian eta kalean baikortasuna nagusi dela. Schuckert-ek bertako jarduera guztiak kontrolatzen ditu, Villa Fink kabaretetik hasita. Bertara, gauero, hiriko botere faktiko nagusiak hurbiltzen dira. Bertako izar nagusia Lola dantzaria eta kantaria da, Schuckerten maitalea. Hirigintzako udal-arduradun berri bat iristeak bertako ekosistema aldatzea ekar dezake.
DK Irratiko Ispilu beltza saioa Donostiako paisaia, aktore eta gertakizun kulturalak islatzeko jaio da.
Astelehenetik ostiralera bi orduko saioa aurkezten du egunero Oier Aranzabal esatariak.
Irratia zuzenean entzuteko bi aukera daude:
1.- DK Irratiaren webgunean
2.- Frekuentzia Modulatuko (FM) 107.4 frekuentzian.
Horretaz gain, badago «Ispilu beltza» zuk nahi duzun unean entzuteko aukera ere bai.
Gogoratu DK Irratiak eguneko 24 ordutan emititzen duela. Kontsultatu programazio osoa eta podcasten saila.