Topaketaren funtsa da heriotzari buruz libreki hitz egitea da, konpainian, leku atsegin batean eta kafea/tea bizkotxoarekin dastatzen dugun bitartean. Helburua da ikuspegi ezberdinetatik heriotzaren kontzientzia piztea bizitza baloratzeko eta tabuak apurtzea. Ez da dolurako laguntza taldea, edo esperientzia pertsonalei laguntza emateko taldea. Ez da ondoriorik ateratzea bilatzen, eta konfidentzialtasuna eta errespetua balore garrantzitsuak dira.
Lehen Death Cafea Jon Underwwodd eta Sue Barsky Reiden eskutik sortu zen Londresen, Bernard Crettazen ideiak jarraituz.
Saioa Zoom plataforma digitalean egingo dugu, izena ematean posta elektroniko bidez emango ditugu saioan parte hartzeko jarraibideak.
Jarduera doakoa da, baina aurrez izena eman behar da leku kopurua mugatua delako: stm_erreserbak@donostia.eus
Rakel Arenaza Acedo da Raitx. Momentu oso pertsonaletan sortutako poesiak musikatuz, kanta intimistak konposatzen ditu, letrak eta ahotsak protagonista bihurtuz.
Esti Berazarekin (Koban) eta Xalba Ramirezekin (Koban, Physis versus Nomos) batera proiektua osatu dute 2019an, erritmo kutxa batekin lagunduta, soinu analogiko zein elektronikoak nahastuz. Taldearen lehen lanak pop elektroniko intimistako sei pieza batzen ditu, bakardadearen, elkar zaintzaren eta nork bere lekua topatzearen gaineko istorio bat kontatuz.
Aiora Renteria (ahotsa), Piti Imaz (gitarra), Rubén González (baxua), Asier Basabe (bateria)
Atera lan berrian Zea Mays guztiak topa ditzakezu, urteek bakarrik ematen duen gehigarri berezi horrek lagunduta: gauzak erraz irteten diren sentsazio engainagarri hori. Ideia onek horixe baitute txarretik: gerora egin egin behar direla, gauzatu alegia, eta asko bidean galtzen diren moduan, Zea Maysek badaki disko on bat nola egin; hortxe daude aurrekariak, one hit wonder-tzat dutenen ustea zapuzteko gertu.
Hona hemen lotura zuzena ekainaren 12ko saioa entzuteko: Tobacco Days, Katakrak eta kanariar bertsolariak.
DK Irratiko Ispilu beltza saioa Donostiako paisaia, aktore eta gertakizun kulturalak islatzeko jaio da.
Astelehenetik ostiralera bi orduko saioa aurkezten du egunero Oier Aranzabal esatariak.
Irratia zuzenean entzuteko bi aukera daude:
1.- DK Irratiaren webgunean
2.- Frekuentzia Modulatuko (FM) 107.4 frekuentzian.
Horretaz gain, badago «Ispilu beltza» zuk nahi duzun unean entzuteko aukera ere bai.
Gogoratu DK Irratiak eguneko 24 ordutan emititzen duela. Kontsultatu programazio osoa eta podcasten saila.