Adi babes eta higiene neurri hauei
Inazio eta Ramon "Parisen" bizi dira, Artistaren Etxean. Egoitzan lanean hasi berri den Nereak, "programa" berezia prestatu du gure bi lagunentzat: kontzertu sorta eskainiko dute non bere errepertorio eta bizipenak kantu-kontatuko baitituzte. Gaurkoan balentria handi baten berri emango dute: ez amerikarrak, ez errusiarrak; bi euskaldun izan ziren ilargira iristen lehenak (Gu primer!).
Inazio Tolosa, Ramon Agirre eta Nerea Gorriti dira Egoitz Lasak eta Ramon Agirrek idatzitako lan honen protagonista, Asier Sotaren zuzendaritzapean.