© Rainer Werner Fassbinder Foundation
AEF. Zuzendaritza: Rainer Werner Fassbinder. Ekoizpena: Peter Märthesheimer / WDR. Gidoia: R. W. Fassbinder, Asta Scheib-en idei batean oinarriturik. Argazkia: Jürgen Jürges. Musika: Peer Raben. Muntaketa: Liesgret Schmitt-Klink, Beate Fischer-Weiskirch. Aktoreak: Margit Carstensen, Ulrich Faulhaber, Brigitte Mira, Irm Hermann, Armin Meier, Kurt Raab.
HIZKUNTZA: alemana / AZPITITULUAK: euskara, ingelesa
Margot eta Kurt senar-emazteen bizitza lasaia eta monotonoa da, gorabehera eta emozio handiegirik gabe. Kurten amarekin, arrebarekin eta honen senarrarekin bizi dira; Margotek egokitzea lortu ez duen ingurune bitxia. Margot haurdun dago eta denbora guztia Bibi alabari gehien maite duen pertsona eskaintzen dio. Bat-batean, antsietate-krisi bortitzak jasaten hasten da, bere mundu osoa kolokan jartzera heldu arte.
DK Irratiko Ispilu beltza saioa Donostiako paisaia, aktore eta gertakizun kulturalak islatzeko jaio da.
Astelehenetik ostiralera bi orduko saioa aurkezten du egunero Oier Aranzabal esatariak.
Irratia zuzenean entzuteko bi aukera daude:
1.- DK Irratiaren webgunean
2.- Frekuentzia Modulatuko (FM) 107.4 frekuentzian.
Horretaz gain, badago «Ispilu beltza» zuk nahi duzun unean entzuteko aukera ere bai.
Gogoratu DK Irratiak eguneko 24 ordutan emititzen duela. Kontsultatu programazio osoa eta podcasten saila.