Mintzodromo berezi hau, bideokonferentzia bidez eginen dugu. Euskal herri osoko Mintzalagunak ezagutu ahal izateko aukera paregabea.
Teknologia berriak baliatuz, bidelariak zein bidelagunak elkartzeko eta euskaraz gozatzeko esperientzia parte hartzailera gonbidatzen zaitugu.Mintzodromoa Jitsi izeneko tresnarekin egingo dugu. Oso erraza eta intuitiboa da. Zalantzarik izanez gero ondoko loturan Euskaltzaleen Topaguneak sortutako bideo tutoriala duzu hemen.
5-6 laguneko taldeak osatuko ditugu Jitsiko gela birtualetan, proposatutako gai batzuen inguruan solasteko eta bukaeran jitsiko-gela berean elkartuko gara eta topa egingo dugu ikasturteari amaiera emateko.
Euskadi. Zuzendaritza: Lander Garro. Ekoizpena: Izar Films, Labrit Multimedia. Ekoizpen zuzendaritza: Izaskun Arandia, Amaia Arrieta. Gidoia: Lander Garro. Argazkia: Heidy Otaduy, Iban Toledo, Lander Garro. Musika: Paula Olaz. Muntaketa: Zigor Garro, Lander Garro. Iraupena: 80 min
Filma irudi batetik abiatzen da: preso bat, Iruñeko kartzela utzi eta hainbat urte geroago, bere ziegara itzultzen da. Egun horretan kartzela betiko eraitsia izango da. Pozik behar luke, baina presoa, ziegan dagoela, negarrez hasi da. Ziega hartan eman zituen presoak, intsumitu izateagatik, bere bizitzako 2 urte eta 4 hilabete.
Lander Garro zuzendaria, irudi horretatik abiatuta, 1990 hamarraldiko derrigorrezko zerbitzu militarren kontrako mugimenduaren azterketa bat egingo du: politikoa, soziala, eta intimoa. Horretarako, ziegara sartu zen intsumitu hori eta haren hainbat kide erabiliko ditu: horiek denak preso egon ziren, eta gero beren bizitzak berregin zituzten arren, beren baitan intsumitu izaten segitzen dute.
Bisita gidatua Deabrua ote. Bruegeldarren mundua erakusketara. 10:30ean gaztelaniaz eta 18:00etan euskaraz.
Bisita gidatu hau doakoa da (hala bisita bera, nola museorako sarrera), baina beharrezkoa da aurrez izena ematea: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61 (astelehenetik ostiralera, 12:00-14:00).
Edukiera mugatua.
DK Irratiko Ispilu beltza saioa Donostiako paisaia, aktore eta gertakizun kulturalak islatzeko jaio da.
Astelehenetik ostiralera bi orduko saioa aurkezten du egunero Oier Aranzabal esatariak.
Irratia zuzenean entzuteko bi aukera daude:
1.- DK Irratiaren webgunean
2.- Frekuentzia Modulatuko (FM) 107.4 frekuentzian.
Horretaz gain, badago «Ispilu beltza» zuk nahi duzun unean entzuteko aukera ere bai.
Gogoratu DK Irratiak eguneko 24 ordutan emititzen duela. Kontsultatu programazio osoa eta podcasten saila.