Ainhoa Vitoria eta Julen Idigoras Gazteako esatariek gidatuko duten gau emanaldi honetan Gaztearen Maketa Lehiaketaren XXIX. edizioaren irabazlea nor izango den jakingo dugu. Talde bat, bikote bat eta bi bakarlari igoko dira Victoria Eugenia Antzokiko oholtzara. Batetik, Kilimak talde gipuzkoarra, Entzulearen GazteBizHitza sariaren irabazlea, Gaztearen webgunean egindako bozketan boto gehien lortu zituen proposamena izan zen. Bestetik, Xabi Bandinik, Xabi Doncelek eta Izaro Andresek osatutako epaimahaiak beste hiru izen hautatu zituen finalerako: Deñe eta Raitx bakarlariak eta Klermoon bikotea.
Gazteak ehun gonbidapen esklusibo zozkatuko ditu irratian, webgunean eta sareetan. Informazioa laster egongo da eskuragarri hemen.
DK Irratiko Ispilu beltza saioa Donostiako paisaia, aktore eta gertakizun kulturalak islatzeko jaio da.
Astelehenetik ostiralera bi orduko saioa aurkezten du egunero Oier Aranzabal esatariak.
Irratia zuzenean entzuteko bi aukera daude:
1.- DK Irratiaren webgunean
2.- Frekuentzia Modulatuko (FM) 107.4 frekuentzian.
Horretaz gain, badago «Ispilu beltza» zuk nahi duzun unean entzuteko aukera ere bai.
Gogoratu DK Irratiak eguneko 24 ordutan emititzen duela. Kontsultatu programazio osoa eta podcasten saila.
Oro:orð itxura desberdinak hartzen dituen komunikazio tresna erraztua da, librettoa, musika, ura, burbuilak eta imaginak 12 ekitalditan. Forma ezberdinetara egokitu ahal da, besteak beste instalazio, irrati nobela, internet zein opera jario eta urazpiko argitalpen.
Oro:orðk islandiar-euskal pidgin-etik hartzen du inspirazioa, XVI eta XVII. mendean euskal bale arrantzaleen eta Islandiako ipar mendebaleko biztanleen artean sortu zen komertzio komunikazio tresna. Ez zen mintzatua izan baina kontabilitate liburuxketan idatzia. Internet bera bezala, ekonomia helburuko komunikazio tresna izan zen, tramankulu bat.
Opera euskaraz eta islandieraz esana eta kantatua eta ingelesez idatzia da. 1616 urtean margotutako koadroetan oinarritua, gaur egungo globalizazioaren egoeraren olatu luzea islatzen duelarik.