DK Irratiko Ispilu beltza saioa Donostiako paisaia, aktore eta gertakizun kulturalak islatzeko jaio da.
Astelehenetik ostiralera bi orduko saioa aurkezten du egunero Oier Aranzabal esatariak.
Irratia zuzenean entzuteko bi aukera daude:
1.- DK Irratiaren webgunean
2.- Frekuentzia Modulatuko (FM) 107.4 frekuentzian.
Horretaz gain, badago «Ispilu beltza» zuk nahi duzun unean entzuteko aukera ere bai.
Gogoratu DK Irratiak eguneko 24 ordutan emititzen duela. Kontsultatu programazio osoa eta podcasten saila.
Ekitaldian parte hartuko dute:
Harkaitz Millán, Kultura diputatua
Jon Gerediaga, sariaren irabazlea, "Natura berriak" lanagatik
Lourdes Otaegi eta Joxerra Garzia, epaimahaikoak
Alex Gurrutxaga, Xabier Leteren olerkiak errezitatuz eta pasadizoak kontatuz
Joxean Goikoetxea, eskusoinua
Maider Gorostegi, aurkezlea
Bertara joateko beharrezkoa da izena ematea 943 11 28 93 telefonoan (08: 30etatik 14: 30era).
Haurrentzako ipuin kontaketa, Izaskun Mujikak eskainia. Baba magijoak entzun eta ikusi ahal izango da gure Youtubeko kanaleko zerrenda honetan. Bideoa uztailaren 2an 10:00etatik aurrera ikusgai egongo da. Familia osoari zuzendutako ipuinez gain, jolasak, pistak eta sariak izango dira. Zuen erantzunak donostiakoipuinarenordua@gmail.com posta elektronikora bidali. Animatu eta parte hartu!
Uztailaren 1etik abuztuaren 30era izango da Ipuinaren Ordua, astelehenetik ostiralera, eta hiriko 44 toki esanguratsutatik ariko dira. Bideo guztiak irailaren 10era arte ikusgai egongo dira.
Ipuinaren Orduaren saio birtualak euskaraz izango dira, eta ostiraletan, gainera, zeinu hizkuntzan. Narratzaileen taldea Lur Kortak koordinatu du, eta hauek dira kontalariak: Saioa Aizpurua, Amaia Ipuin, Lur Korta, Iraitz Lizarraga, Izaskun Mujika eta Lur Usabiaga. Ostiraleko zeinu hizkuntzako kontaketak Eskuaire bitartekaritza zerbitzuko Bego Gonzalezen eskutik iritsiko zaizkigu.
Gaurkoan, San Telmo Museoa izango da eskenatoki, "Altzoko Handiaren" objektuen ondoan grabatu da ipuina: oinetakoak, kapela, aulkia eta eskularruak. Altzon jaio zen Migel Joakin Eleizegi eta 2,42 metro neurtzera iritsi zen. Museoa 1902an inauguratu zen, eta, gaur egun berrituta, Euskal Gizartearen eta Herritarren Museoa da.