Maialen Lujanbio eta Sustrai Kolinak bertso saioa eskainiko dute Ciudad de San Sebastian katamaranean eta 18 euroko kostua du, edari bat barne.
Bertso saioaz gain, aisialdiari eta kulturari lotutako hainbat egitasmo antolatu ditu katamaranak udarako. Asteazkenero, 19:00etako bisitan Iker Lauroba zuzenean abesten arituko da, eta ostegunetan pintxo-botea izango da. Azken hau Parte Zaharreko hainbat tabernekin elkarlanean egiten ari dira.