Bisita gidatua Deabrua ote. Bruegeldarren mundua erakusketara. 10:30ean gaztelaniaz eta 18:00etan euskaraz.
Bisita gidatu hau doakoa da (hala bisita bera, nola museorako sarrera), baina beharrezkoa da aurrez izena ematea: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61 (astelehenetik ostiralera, 12:00-14:00).
Edukiera mugatua.
Adi babes eta higiene neurri hauei
Ikuskizun hau harremanen munduaren azterketa sakon baten ondorio da, saioa-belarrondokoa metodo ezagunean oinarritutako azterketa. Maitasun-kontuen patetismoa barrearen bidez gainditzeko eskuliburu peto-petoa.
Beraz, sexu guztientzako moduko ikuskizuna! Izan ere, maitasunean denok gara patetikoak... Eta hartaz gozatzeko modu bakarra honako maxima hau da: "Azkena barre egiten duenak... alfer-alferrik galdu du denbora".
Haurrentzako ipuin kontaketa, Izaskun Mujikak eskainia. Kalapita munstroa entzun eta ikusi ahal izango da gure Youtubeko kanaleko zerrenda honetan. Bideoa uztailaren 8an 10:00etatik aurrera ikusgai egongo da. Familia osoari zuzendutako ipuinez gain, jolasak, pistak eta sariak izango dira. Zuen erantzunak donostiakoipuinarenordua@gmail.com posta elektronikora bidali. Animatu eta parte hartu!
Uztailaren 1etik abuztuaren 30era izango da Ipuinaren Ordua, astelehenetik ostiralera, eta hiriko 44 toki esanguratsutatik ariko dira. Bideo guztiak irailaren 10era arte ikusgai egongo dira.
Ipuinaren Orduaren saio birtualak euskaraz izango dira, eta ostiraletan, gainera, zeinu hizkuntzan. Narratzaileen taldea Lur Kortak koordinatu du, eta hauek dira kontalariak: Saioa Aizpurua, Amaia Puin, Lur Korta, Iraitz Lizarraga, Izaskun Mujika eta Lur Usabiaga. Ostiraleko zeinu hizkuntzako kontaketak Eskuaire bitartekaritza zerbitzuko Bego Gonzalezen eskutik iritsiko zaizkigu.
Gaurkoan, Victoria Eugenia Antzokia izango da eskenatoki; antzokiak historia oparoa du, eta hiriko kultura gertaera nagusien lekuko izan da 1912tik, hau da, inauguratu zutenetik. Ipuina Foyer izeneko tokitik grabatu da, antzokiko topaleku nagusia.
DK Irratiko Ispilu beltza saioa Donostiako paisaia, aktore eta gertakizun kulturalak islatzeko asmoz sortu da.
Astelehenetik ostiralera bi orduko saioa aurkezten du egunero Oier Aranzabal esatariak.
Irratia zuzenean entzuteko bi aukera daude:
1.- DK Irratiaren webgunean
2.- Frekuentzia Modulatuko (FM) 107.4 frekuentzian.
Horretaz gain, badago «Ispilu beltza» zuk nahi duzun unean entzuteko aukera ere bai.
Gogoratu DK Irratiak eguneko 24 ordutan emititzen duela. Kontsultatu programazio osoa eta podcasten saila.