Adi babes eta higiene neurri hauei
Ikuskizun hau harremanen munduaren azterketa sakon baten ondorio da, saioa-belarrondokoa metodo ezagunean oinarritutako azterketa. Maitasun-kontuen patetismoa barrearen bidez gainditzeko eskuliburu peto-petoa.
Beraz, sexu guztientzako moduko ikuskizuna! Izan ere, maitasunean denok gara patetikoak... Eta hartaz gozatzeko modu bakarra honako maxima hau da: "Azkena barre egiten duenak... alfer-alferrik galdu du denbora".
Uztailaren 10eko oharra: sarrera guztiak agortuta daude.
San Telmo Museoko eliza Erritu ikuskizunaren eszenatoki berezia izango da. Kukai Dantza eta Sharon Fridman koreografo ospetsuaren arteko topaketa da Erritu. Bizi-bidaia bat da, eta bizitzaren egoera desberdinak zeharkatzen ditu, naturari eta komunitateari dagokienez, banakako eta taldeko igarotze-erritoen bidez. Jaiotzatik kaosera, bakardadearen basamortutik, topaketara, maitasunera eta, azkenik, heriotzara iristen diren egoerak.
Errituek zubi gisa erabiltzen dituzte gure existentzia indibidualaren Iraganaz, orainaz, etorkizunerako promesez eta aukerez betea Eta esperientzia kolektibo erritualizatuaren Erreferentziala beti, baina baita mugimenduan eta aldaketan ere Arteko loturen zentzua aurkitzen saiatzeko. Espiritualtasuna, samurtasuna eta erabaki pertsonala elkarri eskutik helduta, azkenean, bidaia kolektiboa da, baina kontzienteenen ibilbideek eragiten diote.
Erritu-n dantza ulertzeko bi modu elkartzen dira. Bi hizkuntzen arteko desberdintasuna aberastasuna eta erakargarritasuna dira. Sharon Fridmanen lanak fisikaltasun eta mugimendu-kalitate berri bat eskaintzen die Kukaiko dantzariei, Contact delakoan oinarritutakoa, bere ohiko mugimenduen garbitasun eta bizitasunarekin modu aberatsean kontrastatzen eta osatzen duena.
Badira iada bi urte Tabakalerak zibernetikaren inguruko gaiei heltzea erabaki zuela bere programaren baitan. Hau dela eta medioen filosofian eta zibernetikan aditua den Arantzazu Saratxagarekin elkarrizketa bat proposatzen dugu, zientzia honen jatorria eta nondik norakoaz modu zabalean iarduteko. Mendebaldeko pentsamenduaren oinarriak arakatzeak bere hortan duen interesaz gain, gaur egunean kezka sortzen duten hainbat gai gurutzatzen direla uste dugu zibernetikaren bilakaeran.
Haurrentzako ipuin kontaketa, Lur Usabiagak eskainia. Eskeletoen algarak entzun eta ikusi ahal izango da gure Youtubeko kanaleko zerrenda honetan. Bideoa uztailaren 9an 10:00etatik aurrera ikusgai egongo da. Familia osoari zuzendutako ipuinez gain, jolasak, pistak eta sariak izango dira. Zuen erantzunak donostiakoipuinarenordua@gmail.com posta elektronikora bidali. Animatu eta parte hartu!
Uztailaren 1etik abuztuaren 30era izango da Ipuinaren Ordua, astelehenetik ostiralera, eta hiriko 44 toki esanguratsutatik ariko dira. Bideo guztiak irailaren 10era arte ikusgai egongo dira.
Ipuinaren Orduaren saio birtualak euskaraz izango dira, eta ostiraletan, gainera, zeinu hizkuntzan. Narratzaileen taldea Lur Kortak koordinatu du, eta hauek dira kontalariak: Saioa Aizpurua, Amaia Puin, Lur Korta, Iraitz Lizarraga, Izaskun Mujika eta Lur Usabiaga. Ostiraleko zeinu hizkuntzako kontaketak Eskuaire bitartekaritza zerbitzuko Bego Gonzalezen eskutik iritsiko zaizkigu.
Gaurkoan, Donostiako Alde Zaharreko Lasala Plaza izango da eskenatoki. Plaza txiki honen elementu ezagunena erdian dagoen lehoiaren eskultura da. Lehoia Parte Zaharreko iturri zaharrenetariko batean apaingarri moduan urtetan egon zen. Plazaren izena Fermin Lasala Urbietari eskainita dago, Donostiako politikari ezaguna izan zena.
DK Irratiko Ispilu beltza saioa Donostiako paisaia, aktore eta gertakizun kulturalak islatzeko asmoz sortu da.
Astelehenetik ostiralera bi orduko saioa aurkezten du egunero Oier Aranzabal esatariak.
Irratia zuzenean entzuteko bi aukera daude:
1.- DK Irratiaren webgunean
2.- Frekuentzia Modulatuko (FM) 107.4 frekuentzian.
Horretaz gain, badago «Ispilu beltza» zuk nahi duzun unean entzuteko aukera ere bai.
Gogoratu DK Irratiak eguneko 24 ordutan emititzen duela. Kontsultatu programazio osoa eta podcasten saila.
Juan Luis Goenagak bi bisita gidatu egingo egingo ditu Atzera begirako poetika. Antton Elizegi Argazki Bilduma erakusketara. Goenaga artista da eta Elizegiren laguna.
Uztailaren 9an, 18:00etan, euskaraz egingo du eta uztailaren 16an, 18:00etan ere, gaztelaniaz.
Bisita gidatu hau doakoa da (hala bisita bera, nola museorako sarrera), baina beharrezkoa da aurrez izena ematea: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61 (astelehenetik ostiralera, 12:00-14:00).
Edukiera mugatua.