Oharra: beteta daude 16ko bisitarako lekuak.
Juan Luis Goenagak bi bisita gidatu egingo egingo ditu Atzera begirako poetika. Antton Elizegi Argazki Bilduma erakusketara. Goenaga artista da eta Elizegiren laguna.
Uztailaren 9an, 18:00etan, euskaraz egingo du eta uztailaren 16an, 18:00etan ere, gaztelaniaz.
Bisita gidatu hau doakoa da (hala bisita bera, nola museorako sarrera), baina beharrezkoa da aurrez izena ematea: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61 (astelehenetik ostiralera, 12:00-14:00).
Edukiera mugatua.
DK Irratiko Ispilu beltza saioa Donostiako paisaia, aktore eta gertakizun kulturalak islatzeko asmoz sortu da.
Astelehenetik ostiralera bi orduko saioa aurkezten du egunero Oier Aranzabal esatariak.
Irratia zuzenean entzuteko bi aukera daude:
1.- DK Irratiaren webgunean
2.- Frekuentzia Modulatuko (FM) 107.4 frekuentzian.
Horretaz gain, badago «Ispilu beltza» zuk nahi duzun unean entzuteko aukera ere bai.
Gogoratu DK Irratiak eguneko 24 ordutan emititzen duela. Kontsultatu programazio osoa eta podcasten saila.
Aurten ere Udako txokoak prestatu ditugu familian sortu eta elkarrekin egoteko. Robotika, soinua, aerodinamika, bideo-jokoak edo arte plastikoak bezalako gai interesgarriak landuko dira familian, elkarren arteko dinamikak sustatuz. Gerturatu txokoetara!
* Txokoak familian, gazte (+5 urte) eta helduek elkarrekin, gozatzeko prestatu dira. Hiru adingabeko bakoitzeko heldu batek parte hartuko du, eta gehienez 10 kide egongo dira taldean, senitarte, lagun, pisukide edota ingurukoez osatua.
** Saio bakoitzean familia-unitate/talde bakar batek parte hartuko du.
Kale-arteak eskaintzen dituen sormen aukerak ezagutuko ditugu stencil teknika landuko duen lau eguneko (uztailak 14, 15, 16, 17) lantegi honetan.
Balu kale-sortzaile goierritarraren eskutik, stencil teknika deskubritu, sortu eta probatzeko aukera izango dugu. Kale-artea zer den ikasiko dugu, zenbait korronte eta erreferente ezagutu, erabiltzen diren materialak identifikatu, espazioen garrantzia azpimarratu eta sormena landuko dugu proiektu pertsonalak gauzatuz. Etxetik, kalera.
Beharrak:
*Ordenagailu bat
*Internetera konexioa -- Wifi-a
*Kuterra
*Guraizeak
*Folioak
*Karrozero zinta
*Spray beltza edo aukerako koloreak
Haurrentzako ipuin kontaketa, Amaia Puinek eskainia. Oilotxo gorria eta azeria entzun eta ikusi ahal izango da gure Youtubeko kanaleko zerrenda honetan. Bideoa uztailaren 16an 10:00etatik aurrera ikusgai egongo da. Familia osoari zuzendutako ipuinez gain, jolasak, pistak eta sariak izango dira. Zuen erantzunak donostiakoipuinarenordua@gmail.com posta elektronikora bidali. Animatu eta parte hartu!
Uztailaren 1etik abuztuaren 30era izango da Ipuinaren Ordua, astelehenetik ostiralera, eta hiriko 44 toki esanguratsutatik ariko dira. Bideo guztiak irailaren 10era arte ikusgai egongo dira.
Ipuinaren Orduaren saio birtualak euskaraz izango dira, eta ostiraletan, gainera, zeinu hizkuntzan. Narratzaileen taldea Lur Kortak koordinatu du, eta hauek dira kontalariak: Saioa Aizpurua, Amaia Puin, Lur Korta, Iraitz Lizarraga, Izaskun Mujika eta Lur Usabiaga. Ostiraleko zeinu hizkuntzako kontaketak Eskuaire bitartekaritza zerbitzuko Bego Gonzalezen eskutik iritsiko zaizkigu.
Gaurkoan, Basque Culinary Center izango da eskenatoki. 2011an ireki zituen ateak Donostiako Miramon Teknologia Parkean eta Europa osoko bigarren gastronomia unibertsitatea da. Eraikina ikusgarria da, eta bere arkitekturagatik aitortza jaso du.