DK Irratiko Ispilu beltza saioa Donostiako paisaia, aktore eta gertakizun kulturalak islatzeko asmoz sortu da.
Astelehenetik ostiralera bi orduko saioa aurkezten du egunero Oier Aranzabal esatariak.
Irratia zuzenean entzuteko bi aukera daude:
1.- DK Irratiaren webgunean
2.- Frekuentzia Modulatuko (FM) 107.4 frekuentzian.
Horretaz gain, badago «Ispilu beltza» zuk nahi duzun unean entzuteko aukera ere bai.
Gogoratu DK Irratiak eguneko 24 ordutan emititzen duela. Kontsultatu programazio osoa eta podcasten saila.
Lau egunez (uztailak 21, 22, 23, 24) gure osagarrien diseinu proiektua garatuko dugu: inpresio sistema desberdinak ikusiko ditugu, erabilera eta proiektu aipagarrienak aztertuko ditugu, materialak miatuko ditugu…
Lantegi honen helburua 3D inpresioaren mundura ikuspuntu berri batekin gerturatzea da, objektu apaingarri txikien diseinutik hasi (giltzarriak, lepokoak, belarritakoak, paparrekoak…) eta teknika honekin sortzen jarraitu ahal izateko oinarria eskuratu arte.
Ez da aldez aurretiko ezagutzarik eduki behar, zure apaingarriak sortzeko gogoa baizik. Anima zaitez mundu koloretsu hau deskubritzera!
Beharrak:
*Ordenagailua
*Interneterako konexioa -- Wifia
*Arkatzak, errotulagailuak, borragoma, txorroskiloa
*Folioak eta paper begetala
*Kuter eta guraizeak
*Berehalako itsasgarria
*Alikateak
Haurrentzako ipuin kontaketa, Lur Usabiagak eskainia. Ura gustatzen ez zitzaion krokodiloa entzun eta ikusi ahal izango da gure Youtubeko kanaleko zerrenda honetan. Bideoa uztailaren 21ean 10:00etatik aurrera ikusgai egongo da. Familia osoari zuzendutako ipuinez gain, jolasak, pistak eta sariak izango dira. Zuen erantzunak donostiakoipuinarenordua@gmail.com posta elektronikora bidali. Animatu eta parte hartu!
Uztailaren 1etik abuztuaren 30era izango da Ipuinaren Ordua, astelehenetik ostiralera, eta hiriko 44 toki esanguratsutatik ariko dira. Bideo guztiak irailaren 10era arte ikusgai egongo dira.
Ipuinaren Orduaren saio birtualak euskaraz izango dira, eta ostiraletan, gainera, zeinu hizkuntzan. Narratzaileen taldea Lur Kortak koordinatu du, eta hauek dira kontalariak: Saioa Aizpurua, Amaia Puin, Lur Korta, Iraitz Lizarraga, Izaskun Mujika eta Lur Usabiaga. Ostiraleko zeinu hizkuntzako kontaketak Eskuaire bitartekaritza zerbitzuko Bego Gonzalezen eskutik iritsiko zaizkigu.
Gaurkoan, Easo Plazaren Osasun Iturria izango da eskenatoki. Amara auzoko plaza honetan dagoen Osasun iturria, antzina Urumea ibaiertzeko zuhaitzez inguratutako leku batean kokatzen zenaren erreplika da. Harrizkoa da eta hiru lehoien ahotik ateratzen da ura. Garai bateko herritarren ustetan, ur osasuntsua zen iturritik zetorrena.