Bisita gidatua Deabrua ote. Bruegeldarren mundua erakusketara. 10:30ean gaztelaniaz eta 18:00etan euskaraz.
Bisita gidatu hau doakoa da (hala bisita bera, nola museorako sarrera), baina beharrezkoa da aurrez izena ematea: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61 (astelehenetik ostiralera, 12:00-14:00).
Edukiera mugatua.
DK Irratiko Ispilu beltza saioa Donostiako paisaia, aktore eta gertakizun kulturalak islatzeko asmoz sortu da.
Astelehenetik ostiralera bi orduko saioa aurkezten du egunero Oier Aranzabal esatariak.
Irratia zuzenean entzuteko bi aukera daude:
1.- DK Irratiaren webgunean
2.- Frekuentzia Modulatuko (FM) 107.4 frekuentzian.
Horretaz gain, badago «Ispilu beltza» zuk nahi duzun unean entzuteko aukera ere bai.
Gogoratu DK Irratiak eguneko 24 ordutan emititzen duela. Kontsultatu programazio osoa eta podcasten saila.
Lau egunez (uztailak 21, 22, 23, 24) gure osagarrien diseinu proiektua garatuko dugu: inpresio sistema desberdinak ikusiko ditugu, erabilera eta proiektu aipagarrienak aztertuko ditugu, materialak miatuko ditugu…
Lantegi honen helburua 3D inpresioaren mundura ikuspuntu berri batekin gerturatzea da, objektu apaingarri txikien diseinutik hasi (giltzarriak, lepokoak, belarritakoak, paparrekoak…) eta teknika honekin sortzen jarraitu ahal izateko oinarria eskuratu arte.
Ez da aldez aurretiko ezagutzarik eduki behar, zure apaingarriak sortzeko gogoa baizik. Anima zaitez mundu koloretsu hau deskubritzera!
Beharrak:
*Ordenagailua
*Interneterako konexioa -- Wifia
*Arkatzak, errotulagailuak, borragoma, txorroskiloa
*Folioak eta paper begetala
*Kuter eta guraizeak
*Berehalako itsasgarria
*Alikateak
Haurrentzako ipuin kontaketa, Iraitz Lizarragak eskainia. Guraize magikoak entzun eta ikusi ahal izango da gure Youtubeko kanaleko zerrenda honetan. Bideoa uztailaren 22an 10:00etatik aurrera ikusgai egongo da. Familia osoari zuzendutako ipuinez gain, jolasak, pistak eta sariak izango dira. Zuen erantzunak donostiakoipuinarenordua@gmail.com posta elektronikora bidali. Animatu eta parte hartu!
Uztailaren 1etik abuztuaren 30era izango da Ipuinaren Ordua, astelehenetik ostiralera, eta hiriko 44 toki esanguratsutatik ariko dira. Bideo guztiak irailaren 10era arte ikusgai egongo dira.
Ipuinaren Orduaren saio birtualak euskaraz izango dira, eta ostiraletan, gainera, zeinu hizkuntzan. Narratzaileen taldea Lur Kortak koordinatu du, eta hauek dira kontalariak: Saioa Aizpurua, Amaia Puin, Lur Korta, Iraitz Lizarraga, Izaskun Mujika eta Lur Usabiaga. Ostiraleko zeinu hizkuntzako kontaketak Eskuaire bitartekaritza zerbitzuko Bego Gonzalezen eskutik iritsiko zaizkigu.
Gaurkoan, Anoetako Kirol Ingurua izango da eskenatoki. Inguru honetan hiriko kirol-instalaziorik osoena aurkitzen da: esku-pilota, saskibaloia, txirrindularitza, igeriketa, patinajea, izotz gaineko hockeya eta, nola ez, futbola. 2019. urtean, guztiz berrritu zen Reale Arena futbol estadioa. Estadioaren instalazioetan Ernest Lluch Kultur Etxea dago.