Haurrentzako ipuin kontaketa, Lur Kortak eskainia. Ez dago munduan min handiagoa ematen duenik entzun eta ikusi ahal izango da gure Youtubeko kanaleko zerrenda honetan. Bideoa uztailaren 23an 10:00etatik aurrera ikusgai egongo da. Familia osoari zuzendutako ipuinez gain, jolasak, pistak eta sariak izango dira. Zuen erantzunak donostiakoipuinarenordua@gmail.com posta elektronikora bidali. Animatu eta parte hartu!
Uztailaren 1etik abuztuaren 30era izango da Ipuinaren Ordua, astelehenetik ostiralera, eta hiriko 44 toki esanguratsutatik ariko dira. Bideo guztiak irailaren 10era arte ikusgai egongo dira.
Ipuinaren Orduaren saio birtualak euskaraz izango dira, eta ostiraletan, gainera, zeinu hizkuntzan. Narratzaileen taldea Lur Kortak koordinatu du, eta hauek dira kontalariak: Saioa Aizpurua, Amaia Puin, Lur Korta, Iraitz Lizarraga, Izaskun Mujika eta Lur Usabiaga. Ostiraleko zeinu hizkuntzako kontaketak Eskuaire bitartekaritza zerbitzuko Bego Gonzalezen eskutik iritsiko zaizkigu.
Gaurkoan, Urumea ibaia Martuteneko zubitik izango da eskenatoki. Urumea ibaiak, auzo honetatik sartu eta hiri osoa zeharkatzen du, Kantaurian itsasoratuz. Ibaiaren bi ertzetan pasealeku zoragarriak daude ibilbide osoan zehar.
Txantxangorri kantaria da Salbador Zapirain “Ataño”ren obra nagusia. Aitaren bizitza nobelatuz idatzi zuen. Gaur, Koldo Mitxelena Kulturunean dago eskuizkribua, eta www.kmliburutegia.net webgunean ere ikus daiteke. Eskuizkribu hori editatuz plazaratu zuen Antonio Zavalak lehen aldiz, 1979an, Auspoa bilduman. Zur eta lur geratu zen euskal irakurlea. Zavalak eta Joakin Berasategik bigarren aldiz argitaratu zuten, Sendoa argitaldarian, 1993an. Zavalaren lanean oinarrituta, audiorako bertsio bat egin zuen Joxe Ramon Zubimendik 1995ean. HABEk eta Euskadi Irratiak plazaratu zuten, bederatzi kasete eta liburuxkatan. Orain, lehen aldiz argitaratzen da euskara batuan.
Partaideak: Pello Esnal, Pio Perez, Imanol Irigoien
DK Irratiko Ispilu beltza saioa Donostiako paisaia, aktore eta gertakizun kulturalak islatzeko asmoz sortu da.
Astelehenetik ostiralera bi orduko saioa aurkezten du egunero Oier Aranzabal esatariak.
Irratia zuzenean entzuteko bi aukera daude:
1.- DK Irratiaren webgunean
2.- Frekuentzia Modulatuko (FM) 107.4 frekuentzian.
Horretaz gain, badago «Ispilu beltza» zuk nahi duzun unean entzuteko aukera ere bai.
Gogoratu DK Irratiak eguneko 24 ordutan emititzen duela. Kontsultatu programazio osoa eta podcasten saila.
Lau egunez (uztailak 21, 22, 23, 24) gure osagarrien diseinu proiektua garatuko dugu: inpresio sistema desberdinak ikusiko ditugu, erabilera eta proiektu aipagarrienak aztertuko ditugu, materialak miatuko ditugu…
Lantegi honen helburua 3D inpresioaren mundura ikuspuntu berri batekin gerturatzea da, objektu apaingarri txikien diseinutik hasi (giltzarriak, lepokoak, belarritakoak, paparrekoak…) eta teknika honekin sortzen jarraitu ahal izateko oinarria eskuratu arte.
Ez da aldez aurretiko ezagutzarik eduki behar, zure apaingarriak sortzeko gogoa baizik. Anima zaitez mundu koloretsu hau deskubritzera!
Beharrak:
*Ordenagailua
*Interneterako konexioa -- Wifia
*Arkatzak, errotulagailuak, borragoma, txorroskiloa
*Folioak eta paper begetala
*Kuter eta guraizeak
*Berehalako itsasgarria
*Alikateak