Donostiako Poltsiko Antzerkia sorkuntza deialdiko proposamen saritua izanik, XXIX. edizioan estreinatutako sorkuntza.
Bi zientzilari ikerkuntza betean murgildurik. Sakonera iristeko beharrak ordea, ezustekoz beteriko bidean jarriko ditu. Ez dago atzera bueltarik.
Bi pertsonaia hauek euren gorputzetara iristeko bidaia da Matriuska. Ezarritako sisteman bizirauteko, beraien gorputzarekiko harremana etenda dute aspalditik eta, gaur, ikerkuntza honetan sakontzen hasi direnean, euren gorputzarekin egingo dute topo. Emakume gorputzarekin. Gorputz kolektibo batekin. Aurreko emakume guztiek, belaunaldiz belaunaldi informazioz bete duten gorputz horrekin. Emakume isildu, sortzaile, indartsu, bortxatu, ausart, baztertu… guztiek osatzen dute heuren gorputza. Ikusi eta sentituko egingo dituzte beraien baitan, gainera.
Historiaren parte diren aurreko emakume guztien gorputzak, izenak eta izanak berreskuratzeko beharraz hitz egiten du antzezlanak.
Haurrentzako ipuin kontaketa, Amaia Puinek eta Bego Gonzalezek (zeinu hizkuntzan) eskainia. Txakurra lagun bila eta Milu arraina ipuinak entzun eta ikusi ahal izango dira gure Youtubeko kanaleko zerrenda honetan. Bideoa uztailaren 31an 10:00etatik aurrera ikusgai egongo da. Familia osoari zuzendutako ipuinez gain, jolasak, pistak eta sariak izango dira. Zuen erantzunak donostiakoipuinarenordua@gmail.com posta elektronikora bidali. Animatu eta parte hartu!
Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra izango da Ipuinaren Ordua, astelehenetik ostiralera, eta hiriko 44 toki esanguratsutatik ariko dira. Bideo guztiak irailaren 10era arte ikusgai egongo dira.
Ipuinaren Orduaren saio birtualak euskaraz izango dira, eta ostiraletan, gainera, zeinu hizkuntzan. Narratzaileen taldea Lur Kortak koordinatu du, eta hauek dira kontalariak: Saioa Aizpurua, Amaia Puin, Lur Korta, Iraitz Lizarraga, Izaskun Mujika eta Lur Usabiaga. Ostiraleko zeinu hizkuntzako kontaketak Eskuaire bitartekaritza zerbitzuko Bego Gonzalezen eskutik iritsiko zaizkigu.
Gaurkoan, Donostiako Errege Klub Nautikoa izango da eskenatoki. Donostiako Errege Klub Nautikoa kaian porturatutako ontzi bat irudikatzen duen estilo arrazionalistako eraikina da. 1929an eraiki zuten Jose Manuel Aizpurua eta Joaquin Labaien arkitektoek. Arkitektura modernoan duen garrantziagatik, Interes kulturaleko ondare izendapena du Monumentu kategoriarekin. Horren ondoan, itsas gaineko terrazaz eta ontziraleku berri batez goza daiteke. Nautikoa Udaletxe eraikin eta Alderdi Eder parkearen ondoan dago.
Loiolako jaietan, Miren Amuriza eta Anjel Mari Peñagarikano bertsolariak izango ditugu.
Gai jartzailea: Aitor Oiarbide.
Streaming bidez, Loiola Kultur Etxetik. Saiora joan.