Haurrentzako ipuin kontaketa, Amaia Puinek eskainia. Izei txikia entzun eta ikusi ahal izango da gure Youtubeko kanaleko zerrenda honetan. Bideoa abuztuaren 3an 10:00etatik aurrera ikusgai egongo da. Familia osoari zuzendutako ipuinez gain, jolasak, pistak eta sariak izango dira. Zuen erantzunak donostiakoipuinarenordua@gmail.com posta elektronikora bidali. Animatu eta parte hartu!
Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra izango da Ipuinaren Ordua, astelehenetik ostiralera, eta hiriko 44 toki esanguratsutatik ariko dira. Bideo guztiak irailaren 10era arte ikusgai egongo dira.
Ipuinaren Orduaren saio birtualak euskaraz izango dira, eta ostiraletan, gainera, zeinu hizkuntzan. Narratzaileen taldea Lur Kortak koordinatu du, eta hauek dira kontalariak: Saioa Aizpurua, Amaia Puin, Lur Korta, Iraitz Lizarraga, Izaskun Mujika eta Lur Usabiaga. Ostiraleko zeinu hizkuntzako kontaketak Eskuaire bitartekaritza zerbitzuko Bego Gonzalezen eskutik iritsiko zaizkigu.
Gaurkoan, Miramar Jauregia izango da eskenatoki. XIX. Mende bukaeran (1893) iraiki zen jauregi hau, ingelesen landa etxeen estilokoa. Errege familiak Donostiako egonaldietan bertan ostatu hartzeko helburuarekin eraikita. Bertan hiriko ikuspegirik ederrenetarikoa goza daiteke. Gaur egun Euskal Herriko Unibertsitateko Uda Ikastaroen egoitza ofiziala da eta Eusko Ikaskuntzaren egoitza nagusia. Horretaz gainera lorategietan Five plates counter clockwise, Richard Serraren eskultura dago ikusgari.