Adi babes eta higiene neurri hauei
Gure protagonistak aita izan behar du lehen aldiz. Aitatasuna ospatze aldera, bere arreba eta koinatuaren etxean afalduko du, familiako beste lagun batekin batera. Ana, bere bikote eta ama-gaia, berandu iritsiko da afaritara.
Afaltzen hasi baino lehen, ama zain daudela, aitatasunak sortzen dituen poztasun eta aldarte onak izango dituzte hizpide, ume jaio-berriari jarri behar dioten izena aditzera emango duen arte. Egundoko kalapita sortuko du izen berak eta eztabaidaren suak bildutakoak erreko ditu, etxeko giroa erabat gaiztotu arte... Ene bada! Trumoi hotsak eta txinpartak, baina guztia umore ikuspegi batetik atonduta.
Asier Sota, Ane Gabarain, Mikel Laskurain, Joxe Kruz Gurrutxaga eta Alazne Etxeberria dira komedia barregarri honen protagonista, Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean.
Informazio gehiago: Txalo Produkzioak
Haurrentzako ipuin kontaketa, Saioa Aizpuruak eskainia. Katu eguzkientzun eta ikusi ahal izango da gure Youtubeko kanaleko zerrenda honetan. Bideoa abuztuaren 13an 10:00etatik aurrera ikusgai egongo da. Familia osoari zuzendutako ipuinez gain, jolasak, pistak eta sariak izango dira. Zuen erantzunak donostiakoipuinarenordua@gmail.com posta elektronikora bidali. Animatu eta parte hartu!
Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra izango da Ipuinaren Ordua, astelehenetik ostiralera, eta hiriko 44 toki esanguratsutatik ariko dira. Bideo guztiakirailaren 10era arte ikusgai egongo dira.
Ipuinaren Orduaren saio birtualak euskaraz izango dira, eta ostiraletan, gainera, zeinu hizkuntzan. Narratzaileen taldea Lur Kortak koordinatu du, eta hauek dira kontalariak: Saioa Aizpurua, Amaia Puin, Lur Korta, Iraitz Lizarraga, Izaskun Mujika eta Lur Usabiaga. Ostiraleko zeinu hizkuntzako kontaketak Eskuaire bitartekaritza zerbitzuko Bego Gonzalezen eskutik iritsiko zaizkigu.
Gaurkoan, Sagueseko Pakearen Usoa izango da eskenatoki. Donostiako Udalak Nestor Basterretxeari laurogeiko hamarkadaren amaieran enkargatutako eskultura, hiriak bakearekin, askatasunarekin eta bizikidetzarekin duen konpromisoaren ikur gisa. 1988ko abenduaren 21ean Zurriola hondartzan Bizkaiko Golkoaren aurrean inauguratu zenetik, hainbat kokaleku izan ditu: Amara eta, 2014tik aurrera, Grosen berriro, Sagues inguruan. Itsasertzeko eremu horretan surflari ugari ibiltzen dira.
Kuko, Truko eta Bolenwaider. Pailazo hirukote honek, ia bi hamarkadako emanaldi inguruko ibilbidearekin, txikienak pozez betetzen ditu, bihurrikeria atseginekin.
Emanaldi asko eta asko eskaini dituzten arren, Bolenwaider ez da oraindik Kuko eta Truko zuzentzeko gai, eta emanaldi bakoitza bakarra, paregabea da. Bata bestea baino dibertigarriagoa eta eroagoa den scketchen segidan haurrak Bolenwaiderrekin elkartuko dira, Kuko eta Truko elkarren artean ondo konpon daitezen eta ez ditzaten euren okerkeriak egin.
Online gonbidapenak. Edukiera mugatua.
Jolas eta kirol-tailerrak, karatea eta eskubaloia (kontaktu fisikorik gabe) 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzat Katalunia plazan.