Haurrentzako ipuin kontaketa, Lur Usabiagak eskainia. Munduko puzkerrik handiena entzun eta ikusi ahal izango da gure Youtubeko kanaleko zerrenda honetan. Bideoa abuztuaren 18an 10:00etatik aurrera ikusgai egongo da. Familia osoari zuzendutako ipuinez gain, jolasak, pistak eta sariak izango dira. Zuen erantzunak donostiakoipuinarenordua@gmail.com posta elektronikora bidali. Animatu eta parte hartu!
Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra izango da Ipuinaren Ordua, astelehenetik ostiralera, eta hiriko 44 toki esanguratsutatik ariko dira. Bideo guztiak irailaren 10era arte ikusgai egongo dira.
Ipuinaren Orduaren saio birtualak euskaraz izango dira, eta ostiraletan, gainera, zeinu hizkuntzan. Narratzaileen taldea Lur Kortak koordinatu du, eta hauek dira kontalariak: Saioa Aizpurua, Amaia Puin, Lur Korta, Iraitz Lizarraga, Izaskun Mujika eta Lur Usabiaga. Ostiraleko zeinu hizkuntzako kontaketak Eskuaire bitartekaritza zerbitzuko Bego Gonzalezen eskutik iritsiko zaizkigu.
Gaurkoan, Norteko geltokiaizango da eskenatoki. Euskal ondare industrialaren elementu nabarmena, 1863an eraikia, Letourneur arkitektoaren diseinuaren arabera. Laurogeiko hamarkadaren hasieran, handitu zen Albert Biarez ingeniari frantziarraren proiektuaren arabera. Baina jarduera nabarmenena, zalantzarik gabe, markesina metaliko baten muntaia izan zen. Markesina horren hornidura Gustave Eiffel et Compagnie enpresa frantsesarekin kontratatu zen.
Aurten ere Udako txokoak prestatu ditugu familian sortu eta elkarrekin egoteko. Robotika, soinua, aerodinamika, bideo-jokoak edo arte plastikoak bezalako gai interesgarriak landuko dira familian, elkarren arteko dinamikak sustatuz. Gerturatu txokoetara!
* Txokoak familian, gazte (+5 urte) eta helduek elkarrekin, gozatzeko prestatu dira. Hiru adingabeko bakoitzeko heldu batek parte hartuko du, eta gehienez 10 kide egongo dira taldean, senitarte, lagun, pisukide edota ingurukoez osatua.
** Saio bakoitzean familia-unitate/talde bakar batek parte hartuko du.
Aukeran Dantza Konpainia
Edu Muruamendiaraz, zuzendaritza
Maurizia pandero-jolearen bizipenetan oinarrituriko ikuskizunean, emakumeei omenaldia egiten nahi izan die Edu Muruamendiaraz bergararrak.