Escape room batean bezala, baina kalean. Ginkana dibertigarri honetan parte hartzen dutenek zenbait enigma argitu beharko dituzte kaian ezkutaturiko altxorra aurkitzeko. 2-5 bitarteko taldetan egongo dira, eta jokoan gidatuko dituen tabletaren laguntza izango dute. Parte-hartzaileak behar duten guztiaz hornituta egongo dira (tableta, motxila, tresnak) kaian barrena ibili eta jarriko zaizkien enigmak argitzeko.
Iraupena: 90 minutu. 12-18 urte bitarteko gazteak, batez ere. 2 eta 5 pertsona arteko taldeak.
Doako online izen-ematea. Plaza mugatuak
Haurrentzako ipuin kontaketa, Iraitz Lizarragak eskainia. Martin Turpialtxoa entzun eta ikusi ahal izango da gure Youtubeko kanaleko zerrenda honetan. Bideoa abuztuaren 20an 10:00etatik aurrera ikusgai egongo da. Familia osoari zuzendutako ipuinez gain, jolasak, pistak eta sariak izango dira. Zuen erantzunak donostiakoipuinarenordua@gmail.com posta elektronikora bidali. Animatu eta parte hartu!
Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra izango da Ipuinaren Ordua, astelehenetik ostiralera, eta hiriko 44 toki esanguratsutatik ariko dira. Bideo guztiak irailaren 10era arte ikusgai egongo dira.
Ipuinaren Orduaren saio birtualak euskaraz izango dira, eta ostiraletan, gainera, zeinu hizkuntzan. Narratzaileen taldea Lur Kortak koordinatu du, eta hauek dira kontalariak: Saioa Aizpurua, Amaia Puin, Lur Korta, Iraitz Lizarraga, Izaskun Mujika eta Lur Usabiaga. Ostiraleko zeinu hizkuntzako kontaketak Eskuaire bitartekaritza zerbitzuko Bego Gonzalezen eskutik iritsiko zaizkigu.
Gaurkoan, Maria Cristina Hotela izango da eskenatoki. Charles Frédéric eta Francisco de Urcola izan ziren Hotel Maria Cristinaren arkitektoak. 1912an, Maria Cristina Erreginak inauguratu zuen, Victoria Eugenia Antzokiarekin batera. 70 urteren buruan, udal jabetza izatera pasa ziren. Bere sona handia Donostiako Belle Époque garaian etorri zen eta, 1953tik, Donostiako Zinemaldiarekin lotuta egon da, aktore gonbidatuen ostatua delako.
Aurten ere Udako txokoak prestatu ditugu familian sortu eta elkarrekin egoteko. Robotika, soinua, aerodinamika, bideo-jokoak edo arte plastikoak bezalako gai interesgarriak landuko dira familian, elkarren arteko dinamikak sustatuz. Gerturatu txokoetara!
* Txokoak familian, gazte (+5 urte) eta helduek elkarrekin, gozatzeko prestatu dira. Hiru adingabeko bakoitzeko heldu batek parte hartuko du, eta gehienez 10 kide egongo dira taldean, senitarte, lagun, pisukide edota ingurukoez osatua.
** Saio bakoitzean familia-unitate/talde bakar batek parte hartuko du.