Bisita gidatua Deabrua ote. Bruegeldarren mundua erakusketara.
10:30ean euskaraz 18:00etan (BETETA) eta 19:00etan gaztelaniaz (BETETA).Bisita gidatu hau doakoa da (hala bisita bera, nola museorako sarrera), baina beharrezkoa da aurrez izena ematea: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61 (astelehenetik ostiralera, 12:00-14:00).
Edukiera mugatua.
Pantomima klasikoa eta Mimo-Clownaren arteko nahasketa da. Partehartze mimo jolasak, zuzeneko soinu efektuak eta skecht ezberdinak elkarren atzetik doaz eremu propio bat sortzeko. Mundu pertsonal honetan keinurik txikienak ikuskizun itxura hartzen du.
Online gonbidapenak, abuztuaren 10etik aurrera. Edukiera mugatua.
Escape room batean bezala, baina kalean. Ginkana dibertigarri honetan parte hartzen dutenek zenbait enigma argitu beharko dituzte kaian ezkutaturiko altxorra aurkitzeko. 2-5 bitarteko taldetan egongo dira, eta jokoan gidatuko dituen tabletaren laguntza izango dute. Parte-hartzaileak behar duten guztiaz hornituta egongo dira (tableta, motxila, tresnak) kaian barrena ibili eta jarriko zaizkien enigmak argitzeko.
Iraupena: 90 minutu. 12-18 urte bitarteko gazteak, batez ere. 2 eta 5 pertsona arteko taldeak.
Doako online izen-ematea. Plaza mugatuak
Zergatik ez dago zuhaitzik etxe barruan? Zenbat zuhaitz dago munduan? Zer gertatzen da zuhaitz bat hitzen denean? ZU HAITZ EZ ikuskizunak mugimenduan dauden zuhaitzak irudikatzen ditu: ilea nahasia duten zuhaitzak, zuhaitz okerrak eta tenteak, haizearekin batera dantzatzen duten zuhaitzak.
Adina: 8-14 urte
Iraupena: 50'
Istorio xarmagarri eta balioz betea da, bat-batean kale gorrian geratu den txakur aristokratiko bati eta abeslari eta musikagile izan nahi duen neska gazte bati buruzkoa. “Bihurri” izeneko txakurra da gure protagonista. Haren jabe aberatsa bat-batean hil eta gero, “Bihurri” hiri handiko kaleetan abandonatuta eta bakarrik aurkituko da bizitzan lehen aldiz, Zoe neskato gazteak bere etxera eramaten duen arte. Bestalde, andre zahar milioidunak bere ondasun guztien oinordeko izendatu duenez, haren iloba diru-goseeiiheska ibili beharko du txakurrak, herentzia berenganatzeko erabili nahi dute-eta.