Haurrentzako ipuin kontaketa, Amaia Puinek eskainia. Lehoi argal marroixka-gorrixka entzun eta ikusi ahal izango da gure Youtubeko kanaleko zerrenda honetan. Bideoa abuztuaren 25ean 10:00etatik aurrera ikusgai egongo da. Familia osoari zuzendutako ipuinez gain, jolasak, pistak eta sariak izango dira. Zuen erantzunak donostiakoipuinarenordua@gmail.com posta elektronikora bidali. Animatu eta parte hartu!
Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra izango da Ipuinaren Ordua, astelehenetik ostiralera, eta hiriko 44 toki esanguratsutatik ariko dira. Bideo guztiak irailaren 10era arte ikusgai egongo dira.
Ipuinaren Orduaren saio birtualak euskaraz izango dira, eta ostiraletan, gainera, zeinu hizkuntzan. Narratzaileen taldea Lur Kortak koordinatu du, eta hauek dira kontalariak: Saioa Aizpurua, Amaia Puin, Lur Korta, Iraitz Lizarraga, Izaskun Mujika eta Lur Usabiaga. Ostiraleko zeinu hizkuntzako kontaketak Eskuaire bitartekaritza zerbitzuko Bego Gonzalezen eskutik iritsiko zaizkigu.
Gaurkoan, Kontxa Pasealekua izango da eskenatoki. Izen honekin ezagutzen zen 1541. urtetik, inguratzen zuen badiaren formagatik, bere izena, Bainuen Kalea zen arren. Nazioarteko ospea lortu zuen zabalgune berrien eraikuntzaren eta Kontxako hondartza, 1887an, Errege hondartza bihurtu zenean, erregearen presentziaren ondorioz. Pasealeku honetan hainbat eskultura daude: "Don Quijote eta Sancho Panza" hasieran eta Eduardo Chillidaren "homenaje a Fleming" eta "Besarkada" haratago.
Aurten ere Udako txokoak prestatu ditugu familian sortu eta elkarrekin egoteko. Robotika, soinua, aerodinamika, bideo-jokoak edo arte plastikoak bezalako gai interesgarriak landuko dira familian, elkarren arteko dinamikak sustatuz. Gerturatu txokoetara!
* Txokoak familian, gazte (+5 urte) eta helduek elkarrekin, gozatzeko prestatu dira. Hiru adingabeko bakoitzeko heldu batek parte hartuko du, eta gehienez 10 kide egongo dira taldean, senitarte, lagun, pisukide edota ingurukoez osatua.
** Saio bakoitzean familia-unitate/talde bakar batek parte hartuko du.
Istorio xarmagarri eta balioz betea da, bat-batean kale gorrian geratu den txakur aristokratiko bati eta abeslari eta musikagile izan nahi duen neska gazte bati buruzkoa. “Bihurri” izeneko txakurra da gure protagonista. Haren jabe aberatsa bat-batean hil eta gero, “Bihurri” hiri handiko kaleetan abandonatuta eta bakarrik aurkituko da bizitzan lehen aldiz, Zoe neskato gazteak bere etxera eramaten duen arte. Bestalde, andre zahar milioidunak bere ondasun guztien oinordeko izendatu duenez, haren iloba diru-goseeiiheska ibili beharko du txakurrak, herentzia berenganatzeko erabili nahi dute-eta.