Adi babes eta higiene neurri hauei
"Parte-hartzea da garrantzitsuena". Esaldi hori buruan sartu zigunak gezur galanta sinestarazi nahi izan zigun. Gaur egungo gizartea konpetitiboa, krudela eta fidagaitza da; ia edozertarako prest gaude ondoan dagoena zanpatu eta arratoi lasterketa honetan edonoren gainetik geratzeko, gazta puxka miserable baten truke. Irabaztea da helburua. Irabazi ala hil. Baina Felixek ez daki zer den hori. Bizitza guztian ez du ezer irabazi, ez da irabazle sentitu... hala holakoa izan da beti. Baina ez atzera eta ez aurrera daraman bidegurutze horretan aurkitu du bere konfort-zona, bere burua justifikatu eta bere existentzia patetikoari zentzua ematen dion dekalogoa eratu du. Bizitzaren lehiaketan, irabazi, batek bakarrik egin dezake. Hala - holakoak gehiengoa gara. Gurea da garaipena. Gaur gauean, ordea, Felixek sari bat jasoko du. Irabazi egingo du. Galtzen irakatsi digute, baina irabazten ba al dakigu?
Bisita gidatua Deabrua ote. Bruegeldarren mundua erakusketara.
10:30ean euskaraz (BETETA)Bisita gidatu hau doakoa da (hala bisita bera, nola museorako sarrera), baina beharrezkoa da aurrez izena ematea: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61 (astelehenetik ostiralera, 12:00-14:00).
Edukiera mugatua.
Sukaldeak istorioz beteta daude. Sukalde tresna zaharrak armairuetan pilatzen dira. Egur labeek gela berotzen dute neguko egun hotsetan. Pastel usaina dute askok. Oraingo honetan, ordea, galtzagorri bat atera da hauetako batetik. Lurralde urrun batetik datorrela dio, bertan basoak errauts ari dira bihurtzen. Sua soroetara zabaltzen ari da eta herriak ere arriskuan daude.
Arazo horien guztien konponbidea gure esku dago, baina horretarako lurralde misteriotsu batera bidaiatu beharko dugu eta han Zorigaitz azti maltzurra egongo da gure zain...
Online gonbidapenak, abuztuaren 17tik aurrera. Edukiera mugatua.
Escape room batean bezala, baina kalean. Ginkana dibertigarri honetan parte hartzen dutenek zenbait enigma argitu beharko dituzte kaian ezkutaturiko altxorra aurkitzeko. 2-5 bitarteko taldetan egongo dira, eta jokoan gidatuko dituen tabletaren laguntza izango dute. Parte-hartzaileak behar duten guztiaz hornituta egongo dira (tableta, motxila, tresnak) kaian barrena ibili eta jarriko zaizkien enigmak argitzeko.
Iraupena: 90 minutu. 12-18 urte bitarteko gazteak, batez ere. 2 eta 5 pertsona arteko taldeak.
Doako online izen-ematea. Plaza mugatuak