Irailaren 1eko eguneratzea, 10:45. Eguraldi aurreikuspena dela eta, emanaldi hau bertan behera geratu da.
Bi pertsonaia xelebre hauek "Munduko Indartsuenen Txapelketarako" prestatu dituzten akrobazia koreografiak aurkeztera etorri dira. Baina ez da dena uste bezela irtengo....dena ongi joan dadin, azken orduko arazo, beldur eta erronka ugari gainditu beharko dituzte!!! Gai izango ote dira??
Oharra: Pandemiaren egoeraren aldaketarekin bat ikuskizunetara sartzeko neurriak egokitu dira. Ondorioz ikuskizunetan ez da aldez aurreko izen ematerik hartuko eta ez dago eserlekua erreserbatzerik.
- Gomendatzen dugu garaiz iristea, eserlekuetara ahalik eta erosoen iristeko. Ilaran itxaroten den bitartean ezarritako distantzia soziala mantendu beharko da.
- Plazak eserita eta mugatuak aforoa bete arte.
- Ekitaldian parte hartzeko maskara nahitaezkoa izango da (0-5 arteko urtekoentzat izan ezik).
Era berean informazioa Donostia Kulturako webaren bidez eguneratuko dela kontuan hartzeko eskatzen dizugu.
Info + : Antzerkia kalean
Ezagutzen dituzu herrialde ezberdinetako soinuak? Eta instrumentuak? Entzutearekin bakarrik, antzemango zenituzke? Zatoz frogatzera!