XVI. mendeko itsasontzi bat da Victoria, ausarta, alaia eta abenturazalea, mundu eta ozeano berriekin amets egiten duena. Bere ametsa egi bihurtu zen, bera izan baitzen munduari bira eman zion lehen itsasontzia. Ipuin kontalari batek kontatuko dizkigu Victoria ontziaren abenturak, museoak euskaraz argitaratu duen haurrei zuzenduriko ipuinean oinarrituta.
Adina: 6-12 urte
Elizan
Oharrak:
- Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da.
- Gehienez, heldu bat eta hiru haur egon ahal izango dira familia bakoitzeko, aforo murriztuak dauden bitartean
*******************
Jarduera doakoa da, baina aurrez lekua erreserbatu behar da webgunearen bidez; erreserbak egiteko epea jarduera baino 15 egun lehenago zabalduko da.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen jarduera gehiago.
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan!
Erreserbak egiteko epea jarduera baino 15 egun lehenago zabalduko da.
2018an hasi zen Tatxers taldearen ibilbidea. Hainbat musika-proiektu izan dituzte taldekideek aurretik eta horiek amaitu ondoren, proiektu berri honetan lan egiten hasi ziren buru-belarri. Eragin askotako taldea da; post-punketik hasi, mod-etik pasa eta Oi! estiloraino doana.
2020an argitaratu zuten lehen lana, Garaipen kutrea. Iaz ere parte hartu zuten Kaosa Euskal Herrian bilduman abesti batekin eta orain aste batzuk EP berri bat kaleratu dute: Hiruzpalau amets larri.
EP berri hau lau abestiz osatuta dago eta taldearen eragin anitzak bikain islatzen dira, Iruñeako musika proposamen berria bihurtu direlarik.
TOC taldeak 2021ean kaleratuko du bere lehen disko luzea: Zidazun. Mungiako (Bizkaia) laukoteak Urtzi Iza estudioan grabatu ditu diskoa osatzen duten 12 abestiak.
* Ateen irekiera emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago.
Victoria XVI. mendeko itsasontzi ausart, alai eta abenturazalea da, mundu eta itsas berriekin amets egiten duena. Bere ametsa errealitate bihurtu zen, lehen mundu bira egin zuen lehena izan zen eta. Ipuin-kontalari batek Victoriaren abenturak kontatuko dizkigu, museoak euskaraz editatutako haurrentzako ipuinean oinarrituta.
Adina: 6-12 urte
D'Ortagnan gaztearen istorioa kontatzen du, Mosketxakur izateko ametsa betetzera Parisera doan mutil sutsu eta errugabea. Han, lagun leial bat ezagutuko du, Pom sagua; Mosketxakur ospetsuekin bat egingo du (Athos, Portos eta Aramis); Juliettez maiteminduko da; Milady izeneko katu espioiarekin txundituta geldituko da; eta Richelieu kardinal gaiztoari aurre egingo dio. Rofy ahaztu gabe, behin baino gehiagotan salbatuko duen D’Ortagnanen zaldia.
Oltxiak bizitzeko leku baten bila dabiltza, baina inon ez dira ongi etorriak sentitzen. Usain txarra dute, eta gizaki gehienek ez dituzte ondoan nahi. Familiaren dragoia Kirasterriko zabortegian lurreratzen denean, oltxiak berehala sentitzen dira etxean bezala, eta bertan bizitzen jartzea erabakitzen dute. Baina gauzak ez dira euren uste bezain errazak izango, eta Kirasterriko herritarrei frogatu beharko diete elkarrekin bat eginda hiria salba dezaketela.