Garai guztietako itsas abenturarik handienean ontziratuko gara, lehen mundu biran alegia. Askoren ahaleginari esker, ametsa egi bihurtu zelako. Haurren ulermenera egokitutako bisita honek emozioa, ilusioa eta irudimena piztuko ditu.
Adina: 6-12 urte
*******************
Oharrak:
- Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da.
- Gehienez, heldu bat eta hiru haur egon ahal izango dira familia bakoitzeko, aforo murriztuak dauden bitartean
Jarduera doakoa da, baina aurrez lekua erreserbatu behar da webgunearen bidez; erreserbak egiteko epea jarduera baino 15 egun lehenago zabalduko da.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen jarduera gehiago.
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan!
Erreserbak egiteko epea jarduera baino 15 egun lehenago zabalduko da.
Donostia, 2000. Euskal gatazka aktibo dago. Kanpoan duen anaiari gutun bat idazten dion bitartean, Sara, 15 urteko eskalatzailea, bere bizitzako maila-igoerarik gogorrenerako entrenatzen ari da.
Donostia, 2000. Euskal gatazka aktibo dago. Kanpoan duen anaiari gutun bat idazten dion bitartean, Sara, 15 urteko eskalatzailea, bere bizitzako maila-igoerarik gogorrenerako entrenatzen ari da.
Donostia, 2000. Euskal gatazka aktibo dago. Kanpoan duen anaiari gutun bat idazten dion bitartean, Sara, 15 urteko eskalatzailea, bere bizitzako maila-igoerarik gogorrenerako entrenatzen ari da.
Azken karlistaldia amaitzear dela, baso sakonean bizi den emakume misteriotsu batek umezurztegi batetik erreskatatuko du neskato bat. Larriki zauriturik, hiltzen ari dela sentituko du neskatoak, eta emakumea aingeru bat dela pentsatuko du, bere bila etorri dela zerura eramateko. Laster jakingo du izaki bitxi horrek betiko bizitza eman diola baina, aldi berean, gaueko iluntasunean bizi beharko dutela biek, "betirako".
Kondizio berri horretan, mingarria egingo zaio denbora igaro baina haur-gorputz berarekin segitzea; alabaina, Cándido ezagutuko du, etxean alaba izango balitz bezala hartuko duen gizon xume bat, eta bere izaeraren aurkako borrokan eta lapurtu zioten bizitza berreskuratzeko ametsean lagunduko dio. Ilargi Guztiak. Todas las lunas fabula fantastikoa da, heriotzari beldurra izateaz eta hilezkortasunaz hausnartzen duena.
Obra honen sortzaile eta aktoreak Goiz Eder Iturain eta Esti Curiel dira. Elena Irureta da zuzendaria.
Gasolindegi batean lan egiten du, Petra-Leo, bikote protagonistak. Bertatik pertsonaia nazkagarri zein zoragarriak pasatzen dira eta makina bat sekretu gordetzen ditu gasolindegiak. Egunerokoa monotonia bihurtu da, honetatik ihes egin nahiko dute biek. Bitartean gutun sekretuak, ez-ohiko bisitak eta amesteko uneak nahastuko dira.
Harremanen inguruko hausnarketa eragin nahi dute, umore beltz eta absurdoa erabiliz.
2021eko Poltsiko Antzerki Sorkuntza izeneko programaren bigarren saria.
Informazio gehiago: XXX Poltsiko Antzerkia
Gure bizimodua egunetik egunera aldatuz doa: gure lana robotizatzen hasi dira, gure harremanak aldatzen doaz, etxeko entretinemendua gorantz doa eta GAFA (Google, Apple, Facebook eta Amazon) bezalako sare eta plataformek komertzio txikia ordezkatu dute. Iraultza baten hasieran gaude: laugarren Industria iraultza. Gizateriak inoiz bizi ez duen hori, abiada bizian dator orain.
Informazio gehiago: XXX Poltsiko Antzerkia eta Nomofobikak.
Gidoilari, zuzendari eta aktorea: Eneritz Artetxe
Lakoste antzezlana galdera ugariren gainean eraikitzen den proposamen eszenikoa da: Nola uztartu ama bakarra eta sortzaile izatea? Zergatik ez digu inork sekula menopausiaz ganoraz hitz egiten? Nola hezi nerabe bat? Ze jendarte mota ari gatzaizkie nerabeei transmititzen? Mundu distopiko honetan geratzen ote zaigu elkar zaintzarako eta maitasunerako tarterik?
Euskarazko formatu txikiko antzerki sorkuntza eta ekoizpena bultzatzeko 2021eko Poltsiko Antzerki Sorkuntza izeneko programaren lehen saria.
Informazio gehiago: XXX Poltsiko Antzerkia
Dragoiek ikusten dutenean gizakiek bizilekua –haran bat– inbadituko dietela, Firedrake, zilarrezko dragoi gazte bat, eta Sorrel, haren lagunik onena, gauaren erdian itzuri eta sekretupean bilaketa handi batean murgilduko dira, 'Zeruko Ertza' aurkitu nahian, gainerako dragoiek elezahartzat hartzen duten toki mistiko hura.
Arpilatutako herri txiki bat, ihes egitera behartutako familia bat. Bi seme-alaba zaharrenak, Kyona eta Adriel, berehala aldenduko dituzte gurasoengandik eta bakarrik ekin beharko diote erbesterako bideari.
Haurtzarotik nerabezarora eramango dituen bidaia heroiko batean murgilduko dira, babeslekuaren, bakearen eta familia aurkitzeko itxaropenaren bila. Gerrak eta migratzaileen aurkako jazarpenak urratutako kontinente bat zeharkatuko dute neba-arreba ausartek, berebiziko erronkak gaindituz.
Jatorrizko bertsioa euskarazko azpitituluekin
Ipar Osetiako mendietan, harkaitz malkartsuen artean, Mizur meatze-herri txikia dago. Jazoera dramatiko batzuen ondorioz, Zaur horra joan zen bizitzera seme-alaba Ada, Akim eta Dakkorekin. Zaur aita zorrotza da, diziplina da beretzat garratzitsuena, eta ez da gai zaintza eta gehiegizko babesa bereizteko. Seme nagusiak, Akimek, jada ihes egin zuen aitarengandik Rostovera −Mizurretik gertueneko hirira− lan egitera joan zenean.
Akimen anaia gazteak, Dakkok, oraindik ez du erabaki zer nahi duen egin bizitzan, eta arreba, Ada, aktiboki ari da ihesaldia prestatzen. Jada emakumea bada ere, aitak ume gisa tratatzen jarraitzen du. Ada laster konturatuko da oso zaila izango zaiola aitarengandik ihes egin eta bizitza berri bat hastea. Akim itzultzean, argitara aterako dira familia-traumak, oraindik sendatzeke daudenak, sekula ez baitute horiei buruz hitz egin.
Jatorrizko bertsioa euskarazko azpitituluekin
Frantzia, XVIII. mendea. Frantziako Iraultzaren hasieran, nobleziako leinu baten ospea duen mahaiaren kalitatearen araberakoa da batik bat. Chamforteko Dukeak Manceron kaleratzen duenean, sukaldari talentudunak janaria prestatzeko zaletasuna galdu eta landetxera itzultzea erabakiko du. Han ezagutuko duen Louise misteriotsuak sukaldaritzarekiko pasioa itzuli eta Frantziako lehen jatetxea irekitzen lagunduko dio.
Jatorrizko bertsioa euskarazko azpitituluekin