Egilea: Zaskanduri Taldea
Zuzendaria: Ainhoa Mariezkurrena
Aktoreak: Aroa Peña, Maddi Ursua, Udane Idigoras, Elene Iñarra, Araitz Hernandez.
Hezkuntza sexuala zuloz beteta dago. Izaki sexuatuak gara, baina berandu konturatu gara, zulo bakarrari begira.
Kontzientziarik gabe, plazerik ez.
Informazio gehiago: XXXII Muestra de Teatro Joven
(Argazkia: Susana Martin Somoza)
'la Caixa' Fundazioak Donostiako Udalarekin elkarlanean antolatuta, “Errenazimentuko gizona” ikuspegi berritzaile batetik aurkezten du esperientzia honek. Bi erakundeek bat egiten dute Leonardo da Vinciren heriotzaren bosgarren mendeurrena gogoratzeko prestatutako ospakizunekin (1452-1519).
Leonardo da Vinci. Behatu. Jarri zalantzan. Egin saiakuntzak izeneko proiektuan Leonardo ez da agertzen jeinu gisa; aldiz, bizitzarekiko zuen jarrera erakusten da batik bat, errealitateari begiratzeko eta harekin interakzioan aritzeko zuen modua. Jakin-min handiko gizona zen eta jakiteko grina hori izan zen haren jeniotasuna askatu zuen motorra.
Erakusketak Château du Clos Lucé - Parc Leonardo da Vinci elkartearen laguntza du, eta bi espaziotan garatzen da: barrualdean, ikus-entzunezko ikuskizun batek Leonardoren pentsamendua eta gure eguneroko bizimodua lotzen ditu; kanpoaldean, lau maketa handik leialki erreproduzitzen dituzte Leonardoren ideia moderno eta iragarleetako batzuk.