Garai guztietako itsas abenturarik handienean ontziratuko gara, lehen mundu biran alegia. Askoren ahaleginari esker, ametsa egi bihurtu zelako. Tailer honetan bidaiaren bitxikeriak ezautuko ditugu, gure irudimena piztuz.
Adina: 6-12 urte
Oharrak:
- Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da.
- Gehienez, heldu bat eta hiru haur egon ahal izango dira familia bakoitzeko, aforo murriztuak dauden bitartean
*******************
Sarrerak salgai egongo dira urriaren 1etik aurrera 5 euroan familia bakoitzeko. Museoko bazkideentzat salmenta egun batzuk lehenago irekiko dugu (posta elektronikoz jakinaraziko dugu) eta sarrerak 4.5 euroan izango dituzte.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago.
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan!
Maitasunaren itxiera antzezlanean, Miren Gaztañagak eta Eneko Sagardoyk pasioz eta gordintasunez eszenaratzen dute bikote baten haustura lazgarria. Pascal Rambert egile eta eszena zuzendari frantziarraren Clôture de l'amour lanaren euskarazko egokitzapena da Arriaga Antzokiak ekoiztutako lana. Teatro Kamikaze taldearen La clausura del amor gaztelaniazko bertsioak ere arrakasta handia izan zuen. Oraingoan, Arriaga Antzokiak euskaraz ekoiztu eta sustatu nahi izan du antzezlan hau, eta, gainera, Pascal Rambert bera da zuzendaria.
Intentsitatea, emozioa, pasioa, gordintasuna, mina... horiek dira Maitasunaren itxiera lanaren interpretazioa ondoen azaltzen duten hitzetako batzuk. Hizkuntza da garrantzitsuena, egoera batzuetan tortura fisikoa baino eraginkorragoa baita. Bi maitale aurrez aurre, hainbat urtez eraikitzaile eta suntsitzaile izan duten harremana betiko itxi nahian.
Easo Gazte Abesbatzaren parte hartzearekin.
Argazkia: E. Moreno Esquibel.
Eta, ikasten dugun bitartean, pertsona baten barruan sartu eta abentura sinestezin bat bizitzeko bezain txikiak bagina?
Ongi etorri bidaia zoragarri batera gure gorputzean zehar. Makina perfektu bat, maisulan bat, non murgilduko garen bere barne zirkuitu sinestezinak nola funtzionatzen duen ezagutzeko, eta hortik doa bizitza. Keinu umorea familia osoarentzat.
Informazio gehiago: Spasmo Teatro
Gaztetxo asko etortzen dira Euskal Herrira, beren familiekin, bizi berri bat hastera. Bertako eskolan, koadrilan integratzeko bidea ez da beti erreza izaten, ez eta bertakoentzat haien esperientzian barneratzea ere. Honako hau, horietako gaztetxo baten istorioa da, Laida errumaniarra.
Umorearen, bertsoen, antzerkiaren eta musikaren laguntza eta denon parte-hartzearekin dena errezagoa izango da Laidarentzat.
Chris Kraus (AEB, 1955) artea eta literatura esparruetan kultur ikono bat da. Zinea egiten hasi bazen ere, ondoren sortutako testu literarioak eta irudiaren ingurukoak izan dira ondorengo artista askorentzat erreferente eta mugarri. Erakusketan filmografia eta testuen arteko elkarrizketa bat planteatzen da, izan ere denbora pasa den arren, performatibitatearen erabilera, lengoaia desberdinen nahasketak eta prozesu kolektibotik ekoizteak, gaurkotasun handia ematen dio bere lanari.
Egungo irudi kontsumoaren gaindosiarekin… zer gertatuko litzateke irudien ordez hitzak jarriko bagenitu? Edota filmetan testuak agertuko balira? Irudi eta hitzen arteko harremanak landu, eta duten potentzialitatearekin narrazio berriak sortuko ditugu.
'la Caixa' Fundazioak Donostiako Udalarekin elkarlanean antolatuta, “Errenazimentuko gizona” ikuspegi berritzaile batetik aurkezten du esperientzia honek. Bi erakundeek bat egiten dute Leonardo da Vinciren heriotzaren bosgarren mendeurrena gogoratzeko prestatutako ospakizunekin (1452-1519).
Leonardo da Vinci. Behatu. Jarri zalantzan. Egin saiakuntzak izeneko proiektuan Leonardo ez da agertzen jeinu gisa; aldiz, bizitzarekiko zuen jarrera erakusten da batik bat, errealitateari begiratzeko eta harekin interakzioan aritzeko zuen modua. Jakin-min handiko gizona zen eta jakiteko grina hori izan zen haren jeniotasuna askatu zuen motorra.
Erakusketak Château du Clos Lucé - Parc Leonardo da Vinci elkartearen laguntza du, eta bi espaziotan garatzen da: barrualdean, ikus-entzunezko ikuskizun batek Leonardoren pentsamendua eta gure eguneroko bizimodua lotzen ditu; kanpoaldean, lau maketa handik leialki erreproduzitzen dituzte Leonardoren ideia moderno eta iragarleetako batzuk.