Maite Gonzalez Esnalen gidaritzapean, euskarazko liburu baten gainean hitz egiteko solasaldia.
Nell Leyshonen Esnearen kolorekoa izeneko liburuari buruz arituko dira denboraldiko lehen saio honetan.
Hurrengo saioa, azaroaren 8an: Natalia Ginzburg-en Familiako lexikoa.
'la Caixa' Fundazioak Donostiako Udalarekin elkarlanean antolatuta, “Errenazimentuko gizona” ikuspegi berritzaile batetik aurkezten du esperientzia honek. Bi erakundeek bat egiten dute Leonardo da Vinciren heriotzaren bosgarren mendeurrena gogoratzeko prestatutako ospakizunekin (1452-1519).
Leonardo da Vinci. Behatu. Jarri zalantzan. Egin saiakuntzak izeneko proiektuan Leonardo ez da agertzen jeinu gisa; aldiz, bizitzarekiko zuen jarrera erakusten da batik bat, errealitateari begiratzeko eta harekin interakzioan aritzeko zuen modua. Jakin-min handiko gizona zen eta jakiteko grina hori izan zen haren jeniotasuna askatu zuen motorra.
Erakusketak Château du Clos Lucé - Parc Leonardo da Vinci elkartearen laguntza du, eta bi espaziotan garatzen da: barrualdean, ikus-entzunezko ikuskizun batek Leonardoren pentsamendua eta gure eguneroko bizimodua lotzen ditu; kanpoaldean, lau maketa handik leialki erreproduzitzen dituzte Leonardoren ideia moderno eta iragarleetako batzuk.