55 urtetik gorako pertsonei zuzendutako bisita gidatua museoko erakusketa iraunkorrera Juan Mari Pérezek gidatua. Euskal Herriaren historia azalduko du, Historiaurretik XVIII. mendera arte.
11:00etako bisita euskaraz izango da, 18:00etakoa, gaztelaniaz.
Jaitsi hemen (PDF) +55 Kultur Gidak programaren eskuorria
Bisita gidatua doakoa da, baina aurrez lekua erreserbatu behar da webgunearen bidez; erreserbak egiteko aukera urriaren 1ean zabalduko da.
Plaza kopurua mugatua da.
SAIOAK
√ Hika praktikatzera bideratuko dira saioak, lehen egunetik.
√ Binakako hika-elkarrizketatxoak izango dira saioen ardatz.
√ Eguneroko harremanetan erabiltzen diren aditz-formetara joko dugu, batik bat.
√ Hika bere osotasunean landuko dugu: noka (neskari), eta, toka (mutilari).
√ Hitano batuko aditz-formetara joko dugu, batez ere, baina Beterriko adizkerak ere txertatuz, komeni den neurrian.
'la Caixa' Fundazioak Donostiako Udalarekin elkarlanean antolatuta, “Errenazimentuko gizona” ikuspegi berritzaile batetik aurkezten du esperientzia honek. Bi erakundeek bat egiten dute Leonardo da Vinciren heriotzaren bosgarren mendeurrena gogoratzeko prestatutako ospakizunekin (1452-1519).
Leonardo da Vinci. Behatu. Jarri zalantzan. Egin saiakuntzak izeneko proiektuan Leonardo ez da agertzen jeinu gisa; aldiz, bizitzarekiko zuen jarrera erakusten da batik bat, errealitateari begiratzeko eta harekin interakzioan aritzeko zuen modua. Jakin-min handiko gizona zen eta jakiteko grina hori izan zen haren jeniotasuna askatu zuen motorra.
Erakusketak Château du Clos Lucé - Parc Leonardo da Vinci elkartearen laguntza du, eta bi espaziotan garatzen da: barrualdean, ikus-entzunezko ikuskizun batek Leonardoren pentsamendua eta gure eguneroko bizimodua lotzen ditu; kanpoaldean, lau maketa handik leialki erreproduzitzen dituzte Leonardoren ideia moderno eta iragarleetako batzuk.
Ana Galarraga Aiestaran zientzia-komunikatzaile da eta Elhuyar Fundazioan egiten du lan. Hitzaldi honetan, Egoitz Etxebesteren liburua (Zientziaren izarrak: emakumeak, itzaletik argira) hari bezala hartuta, Ana Galarragak emakume zientzialari ezberdinen bizitza eta ekarpenak azalduko ditu, iraganean eta gaur egun zientzia eta emakumeen arteko erlazioa hausnartzeko.
Oharra: gonbidapenak urriaren 13tik (10:00etatik) aurrera eskuratu daitezke amarakulturetxea@donostia.eus posta elektronikora idatziz.