Loiola Apain proiektuaren barruan auzoan margotutako muralak ezagutzeko ibilaldi gidatua. Hil honetan, euskaraz.
Irteera: Loiola K.E.
Izen-ematea beharrezkoa da: Loiola K.E. 943 454605.
Urteko 4. Bikografiak saioan, Rakel Arenaza “Raitx” musikaria eta Andrea Astudillo Arraun Lagunakeko patroia elkarrizketatuko ditugu.
Physis Versus Nomos 2010 urtean jaio zen Beñat Antxustegik (gitarra eta ahotsa) buruan zituen abestiei bidea emateko. Hainbat lan kaleratu ditu bakarlari gisa hasitako proiektu honekin: Zartada eta Ferekaren artean (2011), Ezin (2013) eta Saudade é fatal 2 (2016).
'la Caixa' Fundazioak Donostiako Udalarekin elkarlanean antolatuta, “Errenazimentuko gizona” ikuspegi berritzaile batetik aurkezten du esperientzia honek. Bi erakundeek bat egiten dute Leonardo da Vinciren heriotzaren bosgarren mendeurrena gogoratzeko prestatutako ospakizunekin (1452-1519).
Leonardo da Vinci. Behatu. Jarri zalantzan. Egin saiakuntzak izeneko proiektuan Leonardo ez da agertzen jeinu gisa; aldiz, bizitzarekiko zuen jarrera erakusten da batik bat, errealitateari begiratzeko eta harekin interakzioan aritzeko zuen modua. Jakin-min handiko gizona zen eta jakiteko grina hori izan zen haren jeniotasuna askatu zuen motorra.
Erakusketak Château du Clos Lucé - Parc Leonardo da Vinci elkartearen laguntza du, eta bi espaziotan garatzen da: barrualdean, ikus-entzunezko ikuskizun batek Leonardoren pentsamendua eta gure eguneroko bizimodua lotzen ditu; kanpoaldean, lau maketa handik leialki erreproduzitzen dituzte Leonardoren ideia moderno eta iragarleetako batzuk.
Haurrentzako animazio filma euskaraz. Ingurune naturaletik gero eta urrunago dagoen mundu globalean, gure irudimenari ihes egiten dioten boteredun zuhaitz eta izaki fantastikoei buruzko istorioak kontatzen dituzte oraindik batzuek. Eta haiekin batera, hazia ernamuintzen den une beretik, iratxo bat da bere lagun banaezina. Elkarrekin haziko dira, loratuko dira, sufrituko dute... Zure patuak betiko lotuta daude. Aldi berean jaio eta hiltzen dira, edo behintzat horixe kontatzen dute kondaira zaharrek, baina zer gertatzen da hiriko zuhaitzekin? Orain arriskuan daude. Zuhaitzak hil egiten dira eta haiekin batera iratxoak.
Maialen Lujanbioren soinu-instalazioa Scala proiektuaren baitan. Leku honetan bertan, eskailera nagusi honen atzealdean izandako gertakari batetik sorturikoa da pieza hau. Eskailerapean ikusitik eskaileretarako sortua.
Errealitate zati bat, kultura garaikidearen zentroaren baitan begiratua.
Errealitatea, artea eta begirada hitz eta soinu bidez birformulatuta.