Rafa Rueda (gitarra, ahotsa), Jaime Nieto (baxua, teklatuak), Koldo Uriarte (teklatuak, ahotsak), Alvaro Olaetxea (bateria, perkusioa, elektronika), Euskeria Abesbatza (Urko Sangroniz zuzendaria, 15 ahots)
Rueda deritzo Rafa Ruedaren proiektu berriari. Gitarra, ahotsa, elektronika eta literatura uztartu ditu bere bakarkako lan minimalistan. Gainera, oraingo honetan, oso modu berezian eramango du oholtzara: Bilboko Koral Elkarteko Euskeria abesbatzako 15 ahotsek lagunduta. Ikuskizuna argiztapen eta eszenografia bereziaz ere jantzita egongo da. Luxuzko kolaborazioa izango du, gainera, Mikel Urdangarin kantari bizkaitarra.
'la Caixa' Fundazioak Donostiako Udalarekin elkarlanean antolatuta, “Errenazimentuko gizona” ikuspegi berritzaile batetik aurkezten du esperientzia honek. Bi erakundeek bat egiten dute Leonardo da Vinciren heriotzaren bosgarren mendeurrena gogoratzeko prestatutako ospakizunekin (1452-1519).
Leonardo da Vinci. Behatu. Jarri zalantzan. Egin saiakuntzak izeneko proiektuan Leonardo ez da agertzen jeinu gisa; aldiz, bizitzarekiko zuen jarrera erakusten da batik bat, errealitateari begiratzeko eta harekin interakzioan aritzeko zuen modua. Jakin-min handiko gizona zen eta jakiteko grina hori izan zen haren jeniotasuna askatu zuen motorra.
Erakusketak Château du Clos Lucé - Parc Leonardo da Vinci elkartearen laguntza du, eta bi espaziotan garatzen da: barrualdean, ikus-entzunezko ikuskizun batek Leonardoren pentsamendua eta gure eguneroko bizimodua lotzen ditu; kanpoaldean, lau maketa handik leialki erreproduzitzen dituzte Leonardoren ideia moderno eta iragarleetako batzuk.
Sinopsia:
Deserria egon daiteke jaiotetxetik itsasoaz bestalde, edota sorterriko belardiak atzean utzi eta ehun kilmetrora, paisaia idor baten zabaleran. Sustraiak galdu dituenarentzat, etxerako bidea beti suertatzen da luze. Erbesteratua berdin bizi da herri minez, arroztasun berak jazartzen du.
Bernardok eta Abeliñek, istorio honetako protagonistek, irudimenean baino gertatzen ez den elkartze bat antzeztuko dute. Bernardok azento amerikanoz hitz egoingo dio euskaraz Abeliñeri; Abeliñeren euskarari gaztelaniaren doinua dario tarteaka; hizkuntza arrotzetan bizi izan dira luzaroan. Maitasun ezinezko baten istorioaz haratago, gizarte arauek maitasun batzuk ezinezko bihurtzen dituztela kontatzen zaigu bertan.
Euskalkien nahiz erdararen laguntzaz eta apaindurarik gabe, justuko hitzak erabiliz iristen zaio irakurlee¡ari, bihotzean zuzen-zuen joz. Irakurketaren intimitatea plazara zabalduz, bost antzezleen ahotsek gorpuztuko dute Herri Hura irakurketa dramatizatu honetan.
Altzako Bertso Aroa (21. 2021. Donostia)
Antolatzaileak: Altzako Bertsozaleak, Altzania Kultur Elkartea, Bizarrain Euskara Elkartea
Haurrentzako animazio filma euskaraz. Ingurune naturaletik gero eta urrunago dagoen mundu globalean, gure irudimenari ihes egiten dioten boteredun zuhaitz eta izaki fantastikoei buruzko istorioak kontatzen dituzte oraindik batzuek. Eta haiekin batera, hazia ernamuintzen den une beretik, iratxo bat da bere lagun banaezina. Elkarrekin haziko dira, loratuko dira, sufrituko dute... Zure patuak betiko lotuta daude. Aldi berean jaio eta hiltzen dira, edo behintzat horixe kontatzen dute kondaira zaharrek, baina zer gertatzen da hiriko zuhaitzekin? Orain arriskuan daude. Zuhaitzak hil egiten dira eta haiekin batera iratxoak.
Maialen Lujanbioren soinu-instalazioa Scala proiektuaren baitan. Leku honetan bertan, eskailera nagusi honen atzealdean izandako gertakari batetik sorturikoa da pieza hau. Eskailerapean ikusitik eskaileretarako sortua.
Errealitate zati bat, kultura garaikidearen zentroaren baitan begiratua.
Errealitatea, artea eta begirada hitz eta soinu bidez birformulatuta.