© Luis Buñuel Film Institute
Frantzia-Italia. Zuzendaritza: Luis Buñuel. Ekoizpena: Speva Films, Cine Alliance, Filmsonor, Dear Film Produzione. Ekoizleak: Serge Silberman, Michel Safra. Gidoia: Luis Buñuel eta Jean-Claude Carrière, Octave Mirbeau-ren nobelan oinarriturik. Argazkia: Roger Fellous. Muntaketa: Louisette Hautecour. Aktoreak: Jeanne Moreau, Georges Géret, Daniel Ivernel, François Lugagne, Michel Piccoli.
HIZKUNTZA: frantsesa / AZPITITULUAK: euskara
Octave Mirbeauren nobelaren moldaketa honekin itzuli zen Buñuel Frantziara. Urte batzuk lehenago Jean Renoirrek ere eraman zuen zinera (The Diary of a Chambermaid, 1946) bitxia bada ere AEBetan. Calandako zuzendariaren aurreneko kolaborazioa Serge Silberman ekoizlearekin eta Jean-Claude Carrière gidoilariarekin. 1920ko hamarkadaren amaieran, Céléstine gaztea Paristik etorri da probintzietako familia aberats baten etxe dotorean dontzeila gisa lan egitera.
Literatur solasaldia euskaraz liburutegian.
Edu Zabalaren gidaritzapean, hilabete honetan Asisko Urmenetaren Sugarren mende liburuari buruz arituko dira.
Eleberri grafiko hau, «memoria historikoa berreskuratzeko prozesuan sakontzeko, eta euskaldunok geure narratiba nazionala idazteko dugun beharra aldarrikatzeko proposamena da» dio Asisko Urmenetak.
Idazlea bertan egongo da eta horrelakoetan ordubete lehenago (18:00etan) geratzen da taldea liburutegian bertan.
Liburua eskuragarri dago Donostia Kulturako liburutegietan.
Bengt Ollének Stockholmen sortu zuen Sofia Vokalensemble abesbatza, eta oraindik orain bera da taldearen zuzendari artistikoa. Bere emanaldietako ezaugarri nagusia da abesbatza-soinu suediarra, hau da, soinu goxo eta liriko bat, eta nazioarteko eszenan ezagun egin da bere taula gaineko presentziagatik.
Informazio gehiago: Abesbatzen astea
Sarrera librea edukiera bete arte.
Auzoko egitasmoak, euskaratik urrun bizi diren herritarrak euskarara hurbiltzea du helburu. Horretarako, bi profileko herritarrak biltzen ditu egitasmoak. Astean behin, euskaratik gertu bizi direnak, eta euskaratik urrun bizi direnak, hainbat dinamika eta jolas baliatuz euskaraz aritu, elkar ezagutu eta ondo pasatzeko biltzen dira.
'la Caixa' Fundazioak Donostiako Udalarekin elkarlanean antolatuta, “Errenazimentuko gizona” ikuspegi berritzaile batetik aurkezten du esperientzia honek. Bi erakundeek bat egiten dute Leonardo da Vinciren heriotzaren bosgarren mendeurrena gogoratzeko prestatutako ospakizunekin (1452-1519).
Leonardo da Vinci. Behatu. Jarri zalantzan. Egin saiakuntzak izeneko proiektuan Leonardo ez da agertzen jeinu gisa; aldiz, bizitzarekiko zuen jarrera erakusten da batik bat, errealitateari begiratzeko eta harekin interakzioan aritzeko zuen modua. Jakin-min handiko gizona zen eta jakiteko grina hori izan zen haren jeniotasuna askatu zuen motorra.
Erakusketak Château du Clos Lucé - Parc Leonardo da Vinci elkartearen laguntza du, eta bi espaziotan garatzen da: barrualdean, ikus-entzunezko ikuskizun batek Leonardoren pentsamendua eta gure eguneroko bizimodua lotzen ditu; kanpoaldean, lau maketa handik leialki erreproduzitzen dituzte Leonardoren ideia moderno eta iragarleetako batzuk.
Ezagutzen dituzu herrialde ezberdinetako soinuak? Eta instrumentuak? Entzutearekin bakarrik, antzemango zenituzke? Zatoz frogatzera!
Maialen Lujanbioren soinu-instalazioa Scala proiektuaren baitan. Leku honetan bertan, eskailera nagusi honen atzealdean izandako gertakari batetik sorturikoa da pieza hau. Eskailerapean ikusitik eskaileretarako sortua.
Errealitate zati bat, kultura garaikidearen zentroaren baitan begiratua.
Errealitatea, artea eta begirada hitz eta soinu bidez birformulatuta.