Frantzia-Belgika. Zuzendaritza: Henri Xhonneux. Ekoizpena: Claudie Ossard, Eric Van Beuren / Aligator Film, Constellation Production, Tchin Tchin Production. Gidoia: Roland Topor, Henri Xhonneux. Argazkia: Étienne Fauduet. Musika: Reinhardt Wagner. Muntaketa: Chantal Hymans. Aktoreak: Bien de Moor, Gabrielle Van Damme, Philippe Bizot, Bernard Cogniaux, Olivier Dechaveau.
HIZKUNTZA: frantsesa / AZPITITULUAK: euskara, ingelesa
Iraultzaren aurreko Bastillako kartzelan, Sadeko markesak idazten ematen du denbora, eta luze eta zabal hitz egiten Colinekin: bere zakila, hainbesteko lasaitasunaz aspertuta, ekintza pixka baten beharrean dagoena. Hartara, hautagai aproposa da Ambert kartzelaria, etengabe Markesa limurtu nahian dabilena. Juliette gaztea, erregearen haurdun dagoena, kartzelan sartu dute, eta Dom Pompero ahaleginduko da jendeak sinets dezan Sade dela aita. Abentura eta desbentura animatuak, Sadeko markesaren idatzietan eta bizitzan oinarrituak. Roland Toporrek parte hartu zuen filmaren gidoian eta pertsonaien diseinuan.
Mozorro eta kalabaza tailerra.
Haur bakoitzak bere kalabaza ekarri beharko du.
Adina: 6-10 urte.
Izena ematea beharrezkoa da Casares Kultur Etxean. Bi bide daude horretarako: bata, telefonoz (943.351.149); bestea, posta elektronikoz (casareskulturetxea@donostia.eus).
'la Caixa' Fundazioak Donostiako Udalarekin elkarlanean antolatuta, “Errenazimentuko gizona” ikuspegi berritzaile batetik aurkezten du esperientzia honek. Bi erakundeek bat egiten dute Leonardo da Vinciren heriotzaren bosgarren mendeurrena gogoratzeko prestatutako ospakizunekin (1452-1519).
Leonardo da Vinci. Behatu. Jarri zalantzan. Egin saiakuntzak izeneko proiektuan Leonardo ez da agertzen jeinu gisa; aldiz, bizitzarekiko zuen jarrera erakusten da batik bat, errealitateari begiratzeko eta harekin interakzioan aritzeko zuen modua. Jakin-min handiko gizona zen eta jakiteko grina hori izan zen haren jeniotasuna askatu zuen motorra.
Erakusketak Château du Clos Lucé - Parc Leonardo da Vinci elkartearen laguntza du, eta bi espaziotan garatzen da: barrualdean, ikus-entzunezko ikuskizun batek Leonardoren pentsamendua eta gure eguneroko bizimodua lotzen ditu; kanpoaldean, lau maketa handik leialki erreproduzitzen dituzte Leonardoren ideia moderno eta iragarleetako batzuk.
Herriko jaiak, bortxaketa bat pairatu duen emakume bat da protagonista. Antzezlanak emakumeak erasoari eta horren ondorio zailei, nola aurre egiten dion eta epaiketaren bizipena du ardatz. Pentsatu al duzu inoiz nola sentituko zinateke zure lagun edo senideari gertatuko balitzaio zuri hori gertatuko balitzaizu? Ikuskizunak protagonistaren lekuan jartzeko aukera ematen digu. Gaur egungo gure gizarteaz hausnartzeko parada ezin hobea.
Nagore, 44 urteko emakumea, bortxatua izan da herriko festetako gau batean. Beldurrak gaindituz, salaketa jartzea erabakitzen du.
Orduan hasten da Nagoreren bigarren ametsgaiztoa. Epaiketan zehar bizi eta sufritutakoak kontatuko dizkigu, baita gizartearen partetik jasotako epaia ere.
Fikziozko antzezlan honek, errealitatean gertatutako hainbat bortxaketetan du oinarria.
Joaquim Dolz Genevako unibertsitateko irakaslearekin lan-saioa, Hezkuntza Sailak antolatutako Eskola Hiztun Bila 25. jardunaldien barruan.
Irakasleekin prestakuntza, aholkularitza eta laguntza lanetan dihardutenen jardunari buruz hausnartuko dute lan saio honetan: irakasleei nola lagundu ikasgeletan ahozko komunikazio-gaitasuna garatzeko lana optimizatzen eta nolako esku-hartzea izan behar duten irakasleekin prestakuntza - eta aholkularitza - lanetan.
Izen emateak: huiseus5@euskadi.eus
Doan, lekua erreserbatu behar da web bidez hitzaldia presentzialki ikusteko. Erreserbak egiteko epea jarduera baino 15 egun lehenago zabalduko da.
Zuzenean ere jarraitu ahal izango da museoaren webgunean eta youtube kanalean.
Bikote gazte bat zentzutasunaren muturrera bultzatzen da, agerraldi pandemiko bat sortzen duen kaosaren erdian biltzen saiatzen den bitartean. Gaixotasunak izaki krudel eta gaizto bihurtzen ditu infektatuak, hilketa, tortura eta mutilazioa nagusi diren gizatasunik ezaren maila. Rob Jabbaizek jaialdiaren historiako film muturrekoenetako bat ekarri du Sitgesera, The Raid-en parekoa gore generoan.
Taiwan. Zuzendaritza: Rob Jabbaz. Ekoizpena: Jeffrey Huang, Wei-Chun Lu, David Barker / Machi Xcelsior Studios. Gidoia Rob Jabbaz. Argazkia: Jie-Li Bai. Musika: Tzechar. Muntaketa: Rob Jabbaz. Aktoreak: Regina Lei, Berant Zhu, Ying-Ru Chen, Tzu-Chiang Wang, Lue-Keng Huang. Iraupena: 99 min.
HIZKUNTZA: hokkien, mandarina / AZPITITULUAK: gaztelania
2020ko udaberri pandemikoan idatzi, 2020ko uda pandemikoan filmatu eta 2020ko udazken pandemikoan editatu zuen pelikula hau kanadar batek, zeinaren jatorri zinematografikoa animazioan eta efektu berezietan dagoen, eta gugana dator Taiwango zinema Edward Yangen Yi yi (2000) dela dioen gure ideia apurtzera. Ba ez du, ez, lortuko. Hona hemen lehen gore, hiper gore, mega gore, archi gorea, Ang Leek Eat Drink Man Woman (1994) filmatu zuen lekuan filmatua. Izan ere, hain da gore, gore-gore, ezen Rue Morgue magazinak orain arte egindako zonbien pelikularik gaiztoena eta bortitzena dela uste baitu. Argumentua? Hasiera batean uste zen birus hura onbera zela, baina ez zen, ez, onbera... Emaitza? Train to Busan (2016) haurrentzako ipuin bat da honen aldean.
Elena Haira: biola
Amaia Hiriart: txeloa
Maia Iribarne Olhagarai: biolina
Oharra: ekitaldian parte hartzeko maskara derrigorrezkoa da.
Maialen Lujanbioren soinu-instalazioa Scala proiektuaren baitan. Leku honetan bertan, eskailera nagusi honen atzealdean izandako gertakari batetik sorturikoa da pieza hau. Eskailerapean ikusitik eskaileretarako sortua.
Errealitate zati bat, kultura garaikidearen zentroaren baitan begiratua.
Errealitatea, artea eta begirada hitz eta soinu bidez birformulatuta.