Markeliñen asko atsegin dugu testu klasikoak eta ezagunak erabiltzea, beste buelta bat emateko. Oraingo honetan, bere uhartean bakarrik dagoen naufragoarekin jolastuko gara, bizitzari buruzko metafora bat egiteko. Hasteko, jaiotza ez da zure patuaren uharte bakartian bertan behera uzten zaituen naufragio bat baino.
Crusoek bere baliabideak erabiliz jaten, bestelako ingurunearekin erlazionatzen eta izaki errealekin eta irudimenezkoekin harremanak izaten ikasiko du. Bere bizitza, gertatzen denak eta bere buruak interpretatzen duenak osatzen dute, denoi gertatzen zaigun bezala. Eta bi munduak egiazkoak dira maila berean.
Itsasoaren eta itsasoko munduaren zaporea duen uharte bakartitik, Crusoek denbora eta itsasontziak igarotzen ikusten ditu, eta bat bera ere ez da geratzen. Gauzak, bizitzan gertatzen diren naturaltasunez gertatzen dira, batzuetan harrituz, beste batzuetan deseroso sentiaraziz eta, gehienetan, jasaten erakutsiz. Orduan, Crusoek bizitza lasaia bizitzea lortzen du, Ostiralek lagunduta. Itsaso zabalean dagoen itsasontziak bezala, urrunean igarotzen ikusten dugun bizitza.
Informazio gehiago: Markeliñe
* Ikuskizuna hasi ondoren debekatuta dago aretoan sartzea.
'la Caixa' Fundazioak Donostiako Udalarekin elkarlanean antolatuta, “Errenazimentuko gizona” ikuspegi berritzaile batetik aurkezten du esperientzia honek. Bi erakundeek bat egiten dute Leonardo da Vinciren heriotzaren bosgarren mendeurrena gogoratzeko prestatutako ospakizunekin (1452-1519).
Leonardo da Vinci. Behatu. Jarri zalantzan. Egin saiakuntzak izeneko proiektuan Leonardo ez da agertzen jeinu gisa; aldiz, bizitzarekiko zuen jarrera erakusten da batik bat, errealitateari begiratzeko eta harekin interakzioan aritzeko zuen modua. Jakin-min handiko gizona zen eta jakiteko grina hori izan zen haren jeniotasuna askatu zuen motorra.
Erakusketak Château du Clos Lucé - Parc Leonardo da Vinci elkartearen laguntza du, eta bi espaziotan garatzen da: barrualdean, ikus-entzunezko ikuskizun batek Leonardoren pentsamendua eta gure eguneroko bizimodua lotzen ditu; kanpoaldean, lau maketa handik leialki erreproduzitzen dituzte Leonardoren ideia moderno eta iragarleetako batzuk.
Dora(2020). Joanne Delachair
Frantzia / Francia. 15 min
Incarnation(2020). Noboru Suzuki
Japonia / Japón. 13 min
Inherent(2021). Nicolai G. H. Johansen
Danimarka / Dinamarca. 16 min
Les Monstres(2021). Frank Tremblay
Kanada / Canadá (Québec). 15 min
Night of theLiving Dicks(2021). Ilja Rautsi
Finlandia-Danimarka
Finlandia-Dinamarca. 19 min
Part Forever(2021). Alan Chung-An Ou
Taiwan / Taiwán. 13 min
Snowdevil(2021). Patricio Valladares
Txile / Chile. 5 min
S. O. S.(2021). Sarah Hafner
Frantzia / Francia. 11 min
The Thing That Ate the Birds(2021). Sophie Mair, Dan Gitsham
Erresuma Batua / Reino Unido
12 min
They’re Here(2021). Sid Zanforlin
Kanada / Canadá (Québec). 12 min
Tranvía(2021). Carlos Baena
Espainia-AEB / España-EEUU. 9 min
Dora (2020). Joanne Delachair. Frantzia. 15 min
Incarnation (2020). Noboru Suzuki. Japonia. 13 min
Inherent (2021). Nicolai G. H. Johansen. Danimarka. 16 min
Les Monstres (2021). Frank Tremblay. Kanada (Québec). 15 min
Night of the Living Dicks (2021). Ilja Rautsi. Finlandia-Danimarka. 19 min
Part Forever (2021). Alan Chung-An Ou. Taiwan. 13 min
Snowdevil (2021). Patricio Valladares. Txile. 5 min
S. O. S. (2021). Sarah Hafner. Frantzia. 11 min
The Thing That Ate the Birds (2021). Sophie Mair, Dan Gitsham. Erresuma Batua. 12 min
They're Here (2021). Sid Zanforlin. Kanada (Québec). 12 min
Tranvía (2021). Carlos Baena. Espainia-AEB. 9 min
Maialen Lujanbioren soinu-instalazioa Scala proiektuaren baitan. Leku honetan bertan, eskailera nagusi honen atzealdean izandako gertakari batetik sorturikoa da pieza hau. Eskailerapean ikusitik eskaileretarako sortua.
Errealitate zati bat, kultura garaikidearen zentroaren baitan begiratua.
Errealitatea, artea eta begirada hitz eta soinu bidez birformulatuta.