Yoni Camacho (abeslaria), David Escudero (gitarrista), Ramón Veléz (gitarrista), José Luis Jiménez (baxua), David Bernárdez (perkusioa)
Xabier Malbadi (trikitixa), Gema Ines (txalaparta), Lara Mitxelena (txalaparta)
Gipuzkoar flamenko hauek Sonakay Denontzat diskoa atera zuten lehenik, eta orain disko berri batekin datozkigu: Sonakay Guztiekin, Sonakay taldea eta 14 artista handi elkartzen dituen adiskidantza eta artearen emaitza den lana. Hamalau artista horiek hamaika kantutan hartzen dute parte, hain berezia den proiektu honetan. Kontzertu honetan ere, talde flamenkoak artista horietako batzuk eta beste hainbat izango ditu lagun, besteak beste, Iker Lauroba, Omar González, Urko musikariak eta Soledad Ruz eta Aritz Salamanca dantzariak.
Informazio gehiago: Syntorama.
Partaideei musika herrikoia eta musika tresnak hobeto ezagutzeko aukera emango die. Euskal musika dantzak eta ohiturak modu jostagarrian ezagutzeko aukera paregabea. Soinuenearekin lankidetzan.
Adina: 6-12 urte
Oharrak:
- Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da.
- Gehienez, heldu bat eta hiru haur egon ahal izango dira familia bakoitzeko.
Sarrerak salgai egongo dira urriaren 1etik aurrera 5 -an familia bakoitzeko.
Museoko bazkideentzat salmenta egun batzuk lehenago irekiko dugu (posta elektronikoz jakinaraziko dugu) eta sarrerak 4.5 euroan izango dituzte.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago.
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan!
Urte batzuk lozorroan eman eta gero 2019-ko Abenduan itzuli zen Iheskide eszenatokira, orduko Hatortxu Rock jaialdian, etorkizunak ekarriko zienari beste bueltarik eman gabe. Orduko hark ordea, barne harra areagotzea besterik ez zuen eragin eta hilabete gutxiren buruan Tronpi, Unax eta Xaguk proiektuaren bir-abiatzea iragarri zuten hiruko gisara. Hartatik ez dira garai samurrenak egokitu izan baina iheskideak sukalde lanean aritu izan dira gauza berriak lantzen eta zuzenekoetarako prestatzen. Gaur, inoiz baino indartsuago datoz, begi-puntua zorrotz, egurra nahibeste banatzeko asmoz!
The Lio punkroll talde nafarrak irekiko du gaua.
* Ateen irekiera emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago.
6 - 12 urte bitartean bazaude har ezazu parte Nire animalia fantastikoa lehiaketan!
Asma ezazu Harry Potterren munduko zure animalia fantastikoa eta ondoren sartu zure marrazkia Donostiako Udal Liburutegi Sareko liburutegietako Newt Scammader-en maletan. Martutene, Eskura, Cristina Enea, Musika eta Dantza Eskola eta San Telmo Museoan ezik.
Marrazteko inprimakia hemen deskargatu edo Donostiako Udal Liburutegi Sareko liburutegietan jaso. Ordutegiak eta kokapenak hemen
Parte-hartzaileen artean, hiru opari magiko banatuko dira azaroaren 20an, 12:30etan Udal Liburutegi Nagusiko, San Jerónimo Aretoan.
'la Caixa' Fundazioak Donostiako Udalarekin elkarlanean antolatuta, “Errenazimentuko gizona” ikuspegi berritzaile batetik aurkezten du esperientzia honek. Bi erakundeek bat egiten dute Leonardo da Vinciren heriotzaren bosgarren mendeurrena gogoratzeko prestatutako ospakizunekin (1452-1519).
Leonardo da Vinci. Behatu. Jarri zalantzan. Egin saiakuntzak izeneko proiektuan Leonardo ez da agertzen jeinu gisa; aldiz, bizitzarekiko zuen jarrera erakusten da batik bat, errealitateari begiratzeko eta harekin interakzioan aritzeko zuen modua. Jakin-min handiko gizona zen eta jakiteko grina hori izan zen haren jeniotasuna askatu zuen motorra.
Erakusketak Château du Clos Lucé - Parc Leonardo da Vinci elkartearen laguntza du, eta bi espaziotan garatzen da: barrualdean, ikus-entzunezko ikuskizun batek Leonardoren pentsamendua eta gure eguneroko bizimodua lotzen ditu; kanpoaldean, lau maketa handik leialki erreproduzitzen dituzte Leonardoren ideia moderno eta iragarleetako batzuk.
Esku artean daukazuena kondairak eta mundu osoko neska-mutilen ohiturak jasotzen dituen film labur sorta da. Nork ez ditu lo geratzeko ardiak zenbatu? Nork ez du jertsea alderantziz jantzi eskolara joan aurretik? Edo nork ez du harri
zoparen kondaira ezagutzen? Búho del Cine-k xarmaz, fantasiaz eta umorez apaindutako bost istorio aurkezten dizkigu; hontza izango da, gainera, istorio guztien arteko zubi lana egingo duen pertsonaia.
Belgika-Frantzia. Zuzendaritza: Frits Standaert, Samuel Guénolé, Clémentine Robach, Pascale Hecque. Iraupena: 40 min.
Esku artean daukazuena kondairak eta mundu osoko neska-mutilen ohiturak jasotzen dituen film labur sorta da. Nork ez ditu lo geratzeko ardiak zenbatu? Nork ez du jertsea alderantziz jantzi eskolara joan aurretik? Edo nork ez du harri zoparen kondaira ezagutzen? Búho del Cine-k xarmaz, fantasiaz eta umorez apaindutako bost istorio aurkezten dizkigu; hontza izango da, gainera, istorio guztien arteko zubi lana egingo duen pertsonaia.
Gonbidapenak: Kontadores
Pasai San Pedro hiribidea 13
943 48 34 76
kontadores@donostia.eus
Lauki Makala instalazio artistiko bat da. Hitza da bere mamia, formatu ezberdinetan, proiekzio animatu gisa landuko dena. Irudia, soinua eta espazioa dira elementu nagusiak, hirurak aldagarriak, bisitariaren jokaeraren arabera, elkar-eragineko murgilketa esperientzia bat eskaintzen dutenak.
Lauki Makala Ainhoa Juaristi eta Martina Illarreguiren proiektua da eta Donostiako Udalaren Gazteria Sailak bultzatutako MartxUp! Sorkuntza programaren babesa jaso du.
Maialen Lujanbioren soinu-instalazioa Scala proiektuaren baitan. Leku honetan bertan, eskailera nagusi honen atzealdean izandako gertakari batetik sorturikoa da pieza hau. Eskailerapean ikusitik eskaileretarako sortua.
Errealitate zati bat, kultura garaikidearen zentroaren baitan begiratua.
Errealitatea, artea eta begirada hitz eta soinu bidez birformulatuta.