Lauki Makala instalazio artistiko bat da. Hitza da bere mamia, formatu ezberdinetan, proiekzio animatu gisa landuko dena. Irudia, soinua eta espazioa dira elementu nagusiak, hirurak aldagarriak, bisitariaren jokaeraren arabera, elkar-eragineko murgilketa esperientzia bat eskaintzen dutenak.
Lauki Makala Ainhoa Juaristi eta Martina Illarreguiren proiektua da eta Donostiako Udalaren Gazteria Sailak bultzatutako MartxUp! Sorkuntza programaren babesa jaso du.
Orain entzungo duzun hau… singlearen aurkezpena egingo du Azkoitiko musikariak, “mini-kontzertu-vermut” formatuan. Pandemia hasi zenetik Bukowskin egingo den lehen kontzertua izango da.
Izena emateko formulario bat jarri dute helbide honetan. Hala ere, ohartarazi dute bertan izena emateak ez duela sarrera ziurtatuko. Edukiera mugagatik, erantzunen hurrenkeraren arabera izango da emanaldira joateko aukera. Konfirmazioa azaroaren 11ean emailez jakinaraziko dela esan dute.
Itzalak, titereak eta ahozkotasuna
Ezberdina izatea altxorra bada, gauzak ezberdin egiteak konponbideak badakartza, Aioko uharteko biztanleak ez dira honetaz jabetzen. Ezberdin izateagatik ingurukoek baztertu dituzten bi haur izango ditugu protagonista eta hauen bitartez ezagutuko ditugu giza komunitatearen komunikazio eta zaintza arazoak, hondamendiak, jeinuak, munstroak eta bidaia fantastikoak.
Aioko irlako biztanleak ez ziren ohartu aniztasunak izan dezakeen balioaz. Aspaldi irla alai bat izateari utzi ziola eta orain iluntasuna haien bihotzen jabe zen.
Bi pertsona oso berezi, Azkartxin eta Moteltxin, izango ditugu istorio honen protagonistak. Haien bitartez ezagutuko ditugu haien herriko komunikazio eta zaintza arazoak. Bidaia fantastikoa izango da, non abenturak, emozioak, sorpresak, Genioak eta argiz beteriko itzalak aurkituko ditugun.
Informazio gehiago: Zurrunka Teatroa
Areto Nagusia.
Adina: + 4 urte
Oharra: gonbidapena beharrezkoa da okendokulturetxea@donostia.eus.
Gaia: "Euskara eta biok"
Idatzi euskararekiko zure desio, bizipen, harremanak... orrialde edo postal batean.
Idatzi helbide honetara: antigua@aek.eus
Bidaltzeko azken eguna: azaroak 30
Sariak:
Maialen Lujanbioren soinu-instalazioa Scala proiektuaren baitan. Leku honetan bertan, eskailera nagusi honen atzealdean izandako gertakari batetik sorturikoa da pieza hau. Eskailerapean ikusitik eskaileretarako sortua.
Errealitate zati bat, kultura garaikidearen zentroaren baitan begiratua.
Errealitatea, artea eta begirada hitz eta soinu bidez birformulatuta.