© Luis Buñuel Film Institute
Frantzia-Italia. Zuzendaritza: Luis Buñuel. Ekoizpena: Greenwich Films, Fraia Films. Ekoizlea: Serge Silberman. Gidoia: Luis Buñuel, Jean-Claude Carrière. Argazkia: Christian Matras. Muntaketa: Louisette Hautecour. Aktoreak: Paul Franqueur, Laurent Terzieff, Alain Cuny, Edith Scob, Bernard Verley.
HIZKUNTZA: frantsesa / AZPITITULUAK: euskara
Bi erromes frantses abiatzen dira Parisko aldirietatik Compostelako Santiagora, erlijioak, dogmek eta heresiek markatutako bidaia batean. "Nire bizitza gehien markatu duten bi esperientziak, gehien eragin didatenak, jesuitekin izan dudan egonaldia (mugarik handiena) eta talde surrealistan sartzea (askatasunik handiena) dira. Gatazka horren itzalean garatu da nire bizitza".
Euskal kondaira zahar baten arabera, izurdeak, garai batean, pertsonak izan ziren. Izurde bilakatu ziren laminen maitale izatearren. Behin urrats hori emanda, ez zegoen atzera egiterik. Migrariari ere goitik behera aldatzen zaio bizitza herrialdez aldatzen duenean. Aldatzen zaio bizitza, eta baita ere, iraganarekin duen harremana. Izurdeen aurreko bizitza eleberriak hiru hari narratibo ditu. Lehena, Kirmen Uribe (Ondarroa, 1970) berak New Yorkeko liburutegian egiten duen ikerketa Rosika Schwimmer sufragistari buruz. Bigarrena, idazlearen eta haren familiaren bizitza New Yorken 2018 eta 2021 urteen bitartean (Trump-en agintaldiaren bukaera zalapartatsua eta pandemiaren testuinguruan), eta hirugarrena, idazlearen haurtzaroa 80ko hamarkadan emakume iraultzaileen familia batean. Fikzioaren eta ez fikzioaren mugetan mugitzen den nobela, generoari berari definizio berri bat eman nahian.
Elkarrizketatzailea: Mari Jose Olaziregi
Saioa streaming bidez eskainiko da zoom plataformaren bidez eta aukera egongo da galderak idatziz egiteko.
Añarbeko Uren Mankomunitatea (1968-2018): Gipuzkoako ur horniduraren eta saneamentuaren modernizazio prozesua
Añarbeko Uren Mankomunitatearen historia, ofizialki 1968an hasi zen. Historia ez ezaguna izan arren, gaur egungo Gipuzkoa ulertzeko ezinbestekoa da. Historia hau, pertsona eta erakunde ezberdinen arteko elkarlanaren historia da. Ideologietatik haratago, kontsentsu zabalaren ondorio zuzena baita Añarbeko Uren Mankomunitatea. Ur hornidura sarearen berritzea, lehenik; eta, ondoren, saneamenduaren arazo larriari irtenbidea emanez; Gipuzkoaren modernizazioaren oinarri funtsezkoa izan zen Añarbe. Eta da, erreferente eta eredu baita gaur egun ere.
Iñigo Imaz Historian lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean 1998an, eta Historia Garaikideko Ikasketa Aurreratuen Diploma Euskal Herriko Unibertsitatean 2002an. Euskal ikasketen, artxiboen, museoen eta feminismoaren inguruko graduondoko hainbat ikastaro egin ditu. Legazpi, Idiazabal, Andoain, Irun eta Errenteriari buruzko historia lokaleko lanak egin ditu, eta Diario de Noticias egunkariko eta Ttipi-Ttapa aldizkariko berriemailea izan da Baztango eskualdean. Azpeitiko Trenbidearen Euskal Museoan ere lan egin du, besteak beste.
Gaia: "Euskara eta biok"
Idatzi euskararekiko zure desio, bizipen, harremanak... orrialde edo postal batean.
Idatzi helbide honetara: antigua@aek.eus
Bidaltzeko azken eguna: azaroak 30
Sariak:
Maialen Lujanbioren soinu-instalazioa Scala proiektuaren baitan. Leku honetan bertan, eskailera nagusi honen atzealdean izandako gertakari batetik sorturikoa da pieza hau. Eskailerapean ikusitik eskaileretarako sortua.
Errealitate zati bat, kultura garaikidearen zentroaren baitan begiratua.
Errealitatea, artea eta begirada hitz eta soinu bidez birformulatuta.