Literatur solasaldia euskaraz liburutegian.
Edu Zabalaren gidaritzapean, hilabete honetan Fertxu Izquierdoren 39 idazle nafar liburuari buruz arituko dira.
Euskarazko 39 idazle nafarren kontakizun laburrak batu ditu Fertxu Izquierdok liburu honetan.
Liburua eskuragarri dago Donostia Kulturako liburutegietan eta eLiburutegian (ebook).
Joakin Gorrotxategik Andrearriagako hilarriaz hitz egingo du. Hau, museoaren bildumaren pieza erromatar bat da eta azaroaren 12an inauguratutako "Euskal sustraiko jende izenak erromatar epigrafian. Soriako Tierras Altasko hilarriak" aldi baterako erakusketan dago ikusgai.
Hitzaldi hau Barne Begiradak zikloaren barne dago, museoaren erakusketa iraunkorreko artelanetan ikuspegi ezberdinetatik sakontzeko hitzaldi zikloan.
(Hitzaldi hau ez da streamingez emango).
Gaia: "Euskara eta biok"
Idatzi euskararekiko zure desio, bizipen, harremanak... orrialde edo postal batean.
Idatzi helbide honetara: antigua@aek.eus
Bidaltzeko azken eguna: azaroak 30
Sariak:
Ezagutzen dituzu herrialde ezberdinetako soinuak? Eta instrumentuak? Entzutearekin bakarrik, antzemango zenituzke? Zatoz frogatzera!
Erradikalak ginen, gara eta izango gara. Bigarren aldiak inoiz onak izan ohi ez direla diotenei aurka egitera gatoz. Lehen aldi hartako pasioz, korseak askatuta, bertso eta bakarrizketa bidezko formatuari eutsi eta buruberokiak eduki berriz betetzeko gogoz.
"Neska gazte promesa" etiketaz, zahartzeaz, gorputzaren aldaketez, sexualitateaz, merkatu patriarkalaz, intersekzionalitateaz, beldurraz, biolentziaz eta zeharkatzen gaituzten beste hainbat gaiz kantatu eta kontatu nahi dugu. Feminismoa zeharlerrotzat hartuta eta umorez. Umorez, beraz, serio.
FITXA TEKNIKOA
Soriako Tierras Altasen aurkitutako erromatar epigrafeei esker, bertan gure aroko lehen mendeetan bizi zen jendearen heriotzarekiko erritu eta sinismenen berri dugu.
2022ko urtarrilaren 16a arte egongo da irekita.
Nola eboluzionatu dute bideojokoen saga handiek? Lantegi honetan saga hauen garapena aztertuko dugu lehenengo eta azkenengo tituluak frogatzen.
Maialen Lujanbioren soinu-instalazioa Scala proiektuaren baitan. Leku honetan bertan, eskailera nagusi honen atzealdean izandako gertakari batetik sorturikoa da pieza hau. Eskailerapean ikusitik eskaileretarako sortua.
Errealitate zati bat, kultura garaikidearen zentroaren baitan begiratua.
Errealitatea, artea eta begirada hitz eta soinu bidez birformulatuta.