Izen gabeko gerraren lubaki batean, soldadu beterano bat dago, bakar-bakarrik, beste sasoi bateko gerlaria; baldintzarik gabeko militantzia eta diziplina zorrotza. Aspaldian ez dago batailarik, ezta etsairik ere, badirudi dena bare-bare dagoela. Irla bateko naufrago baten antzera, espazioan eta denboran gatibu.
Bat-batean, zorioneko (edo zoritxarreko) egun batean, soldaduaren mundua hankaz gora jarriko duen gutuna heltzen zaio postari gazte baten eskutik. Gutun horrek bakoitzaren onena eta txarrena azaleratuko ditu, maitasuna, heriotza, beldurrak, gupida, gorrotoa, frustrazioak...
Informazio gehiago: ATX Teatroa.
Gaia: "Euskara eta biok"
Idatzi euskararekiko zure desio, bizipen, harremanak... orrialde edo postal batean.
Idatzi helbide honetara: antigua@aek.eus
Bidaltzeko azken eguna: azaroak 30
Sariak:
Soriako Tierras Altasen aurkitutako erromatar epigrafeei esker, bertan gure aroko lehen mendeetan bizi zen jendearen heriotzarekiko erritu eta sinismenen berri dugu.
2022ko urtarrilaren 16a arte egongo da irekita.
"Donostiako hegazti habiagileen atlasa", udalerrian ugaltzen diren hegazti-espezieen banaketari buruzko informazio eguneratu eta zehatza biltzen duen liburua da.
www.aranzadi.eus (online salmenta) edo zure liburu-dendan eskuratu daiteke.
Oharra: Ekitaldian parte hartzeko maskara nahitaezkoa izango da.
Maialen Lujanbioren soinu-instalazioa Scala proiektuaren baitan. Leku honetan bertan, eskailera nagusi honen atzealdean izandako gertakari batetik sorturikoa da pieza hau. Eskailerapean ikusitik eskaileretarako sortua.
Errealitate zati bat, kultura garaikidearen zentroaren baitan begiratua.
Errealitatea, artea eta begirada hitz eta soinu bidez birformulatuta.