SAIOAK
√ Hika praktikatzera bideratuko dira saioak, lehen egunetik.
√ Binakako hika-elkarrizketatxoak izango dira saioen ardatz.
√ Eguneroko harremanetan erabiltzen diren aditz-formetara joko dugu, batik bat.
√ Hika bere osotasunean landuko dugu: noka (neskari), eta, toka (mutilari).
√ Hitano batuko aditz-formetara joko dugu, batez ere, baina Beterriko adizkerak ere txertatuz, komeni den neurrian.
Haurrek irakurtzeko aukera izango dute, baita ipuinak, asmakizunak eta beste kontu batzuk entzuteko ere. Hori guztia giro goxoan Lur Korta taldearen eskutik.
Adina: 6-8
Izen-ematea: 943 35 75 16 tomaseneliburutegia@donostia.eus
Moderatzailea: Maite Lopez de las Heras
Errezitatzailea: Ekain Perez
Musika: Jon Makuso
Poeta, saiakeragile, arte-kritikari eta itzultzaile, Baudelaire sinbolismoaren ikur ezagunena dugu, eta, neurrri handi batean, esan daiteke poesiaren nondik norakoa aldatu eta berritu zituela.
Euskaraz, iaz kaleratu zen haren lanik ezagunenaren itzulpena da, Gaitzaren loreak, Balea Zuriaren eskutik eta Patxi Apalategiren itzulpen ederrarekin. Ekitaldi honetan, publikoak Baudelaireren poesia entzuteko aukera izango du, musika lagun. Horrez gain, solasaldi bat ere egongo da, non liburuaren gakoak azaleratzen saiatuko diren.
Pantzart antzerki taldearen objektu ikuskizuna.
Jirafa baten bidaia Mediterraneoan zehar. Korri, Kuru, korri! Patxi Zubizarretaren liburuan oinarrituta.
Sarrerak: 5 egun lehenagotik -azaroaren 25etik aurrera- eska daitezke, loiolakulturetxea@donostia.eus korreoan, 4 gehienez.
55 urtetik gorako pertsonei zuzendutako bisita gidatua museoko erakusketa iraunkorrera. Oraingo honetan bisita María Sanchezek egingo du eta Euskal Herriaren historia azalduko du, zehazki, XIX. eta XX. medeen artekoa.
11:00etan gazteleraz 18:00etan euskaraz Doan. Lekua erreserbatu behar da Leku kopurua mugatua daAzaroaren 26tik abenduaren 2ra, herriko umeek helduei jarraipena egingo diete euskararen erabilera aztertuz. Helduak kontzientziatzea izango da helburua, eredu ona izan daitezen. Ondorioen berri emango dute abenduaren 3an.
Gaia: "Euskara eta biok"
Idatzi euskararekiko zure desio, bizipen, harremanak... orrialde edo postal batean.
Idatzi helbide honetara: antigua@aek.eus
Bidaltzeko azken eguna: azaroak 30
Sariak:
Antolatzaileak:
Larunbatean jolasean
Herripe Auzo elkartea
Herrera K.E
Euskal Giroa elkartea
Bizarrain Euskara Elkartea
Casares Kultur Etxea
Altzako haurtxoko eta gaztelek
Soriako Tierras Altasen aurkitutako erromatar epigrafeei esker, bertan gure aroko lehen mendeetan bizi zen jendearen heriotzarekiko erritu eta sinismenen berri dugu.
2022ko urtarrilaren 16a arte egongo da irekita.
Maialen Lujanbioren soinu-instalazioa Scala proiektuaren baitan. Leku honetan bertan, eskailera nagusi honen atzealdean izandako gertakari batetik sorturikoa da pieza hau. Eskailerapean ikusitik eskaileretarako sortua.
Errealitate zati bat, kultura garaikidearen zentroaren baitan begiratua.
Errealitatea, artea eta begirada hitz eta soinu bidez birformulatuta.