Azaroaren 26tik abenduaren 2ra, herriko umeek helduei jarraipena egingo diete euskararen erabilera aztertuz. Helduak kontzientziatzea izango da helburua, eredu ona izan daitezen. Ondorioen berri emango dute abenduaren 3an.
Aranzadi Zientzia Elkarteak, Donostiako Udalarekin elkarlanean, Hegazti habiagileen atlasa argitaratu du. Liburu horretan, udalerrian ugaltzen diren hegazti-espezieen banaketari buruzko informazio eguneratu eta zehatza biltzen da.
Monografia honekin, lau urtean egindako lan bat ondu da, udalerrian aurrekaririk ez duena: landa-prospekzio sakon bat egin da, eta, ondoren, datuak aztertzeko eta idazteko lan zehatz bat.
Ezagutzen dituzu herrialde ezberdinetako soinuak? Eta instrumentuak? Entzutearekin bakarrik, antzemango zenituzke? Zatoz frogatzera!
Soriako Tierras Altasen aurkitutako erromatar epigrafeei esker, bertan gure aroko lehen mendeetan bizi zen jendearen heriotzarekiko erritu eta sinismenen berri dugu.
2022ko urtarrilaren 16a arte egongo da irekita.
Maialen Lujanbioren soinu-instalazioa Scala proiektuaren baitan. Leku honetan bertan, eskailera nagusi honen atzealdean izandako gertakari batetik sorturikoa da pieza hau. Eskailerapean ikusitik eskaileretarako sortua.
Errealitate zati bat, kultura garaikidearen zentroaren baitan begiratua.
Errealitatea, artea eta begirada hitz eta soinu bidez birformulatuta.