Zelakoa litzateke mundu bat benetako berdintasunarekin? Desoreka eta injustiziaz betetako mundu ilunean argia piztuko bagenu? Guztion energia erabiliz denontzat aukera berdinak bermatzen dituen mundu bat asmatuko bagenu? Eta, bapatean, zientzialari batek asmatuko balu ezjakintasun guztiekin bukatzeko makina miraritsua? Horrek berdintasuna ahalbideratuko luke? Eta asmatzailea emakumea balitz? Ustezko zientzia kongresu zoro eta dibertigarri honetan bi Antzezleek dena buruz gora jarriko dute eta emakume zientzialarien historian zehar nabigatuko dugu. Marie Curie ardatz eta gidari izanik, emakumeak zientzian izandako benetako pisuaz jabetuko gara eta hainbat esperimentu egingo ditugu ere. Eta bidaia honen ondoren, guztion barnean ideia berriak piztuz, makina horrek barnean gordetzen duen sekretuaz jabetuko gara beharbada...
Frantzia Éric Warin, Éric Summer 89´
Azpitituluak gaztelaniaz.
Informazio gehiago filmaffinity webgunean: Ballerina
Ekitaldian parte hartzeko maskara nahitaezkoa izango da, 0-5 arteko urtekoentzat izan ezik.
Hilarrietan ebakitako euskarazko hitzei esker jakin badakigu gure gure hizkuntzaren eremua gaur egunekoa baino askoz zabalagoa zela. Museoan dauden hilarrietako hitzak aztertu eta gero sormen tailer bat egingo dugu, hitzekin eta formekin jolastuz.
Adina: 6-12 urte
Oharrak:
- Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da.
- Gehienez, heldu bat eta hiru haur egon ahal izango dira familia bakoitzeko.
Sarrerak salgai egongo dira urriaren 1etik aurrera 5an familia bakoitzeko. Museoko bazkideentzat salmenta egun batzuk lehenago irekiko dugu (posta elektronikoz jakinaraziko dugu) eta sarrerak 4.5an izango dituzte.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago.
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan!
35 urterekin, bere familiaren gertaera segida tragiko baten ondorioz, protagonistak bidegurutze erraldoi baten aurrean aurkituko du bere burua. Umorez eta poesiaz osatutako bakarrizketa honetan, rantxerak, tekila eta madarikazioak askatzen saiatuko da.
Eszenan Esti Curiel, Miren Gojenola zuzendaritzan eta Aitziber Garmendia testua idazten. Hiru emakume hauek bat egin dute gai sakonetan murgiltzeko, hala nola familien oinordetza emozionaletan, amatasunean eta heriotzan.
Ekitaldi areoa Doako sarrera, emanaldia baino 15 egun lehenago sarrera erreserbatutaEuskararen egunaren harira antolatutako programazio bereziaren barruan.
Haur txokokoekin elkarlanean
Soriako Tierras Altasen aurkitutako erromatar epigrafeei esker, bertan gure aroko lehen mendeetan bizi zen jendearen heriotzarekiko erritu eta sinismenen berri dugu.
2022ko urtarrilaren 16a arte egongo da irekita.
Maialen Lujanbioren soinu-instalazioa Scala proiektuaren baitan. Leku honetan bertan, eskailera nagusi honen atzealdean izandako gertakari batetik sorturikoa da pieza hau. Eskailerapean ikusitik eskaileretarako sortua.
Errealitate zati bat, kultura garaikidearen zentroaren baitan begiratua.
Errealitatea, artea eta begirada hitz eta soinu bidez birformulatuta.