Bada jendea, etengabe bromak egiten aritzearen poderioz, sinesgarritasuna galtzen duena. Kasu horren adibide garbia da Antton Telleria Lopetegi (Wisconsin, 1865). Kontua da Anttonen helburua ez dela sinesgarri izatea. Horetarako daude kazetariak. (karkarkar).
Anttonek nahi duena da inguruan duen jendeak barre egitea. Modu horretan konfiantza sentitzen baitu. Eta konfiantza oso gauza ona da. Hori bai, barreek ez ezik, diruak ere ematen dio konfiantza. Horregatik hasi da monologoak egiten: konfiantza apur bat eta diru mordo bat irabazteko. Izan ere, pobre bizitzeko...hortarako daude kazetariak.
NEKATUTAK izeneko ikuskizunean, Antton Telleria zuzentasunaren mugak esploratzen saituko da (ikuskizunaren izenetik hasita). Barre eginarazteko helburu bakar eta sakratuarekin, "delikatuak" izan daitezkeen zenbait kolektibo aipatuko ditu: Psikologoak, ETA, Ertzaintza...eta, nola ez, polemikoenak: Irakasleak.
Ipuin hau, Euskal Mitologiako pertsonaietan oinarrituta dago: Galtzagorriak.
Txiki tixkiak dira eta nagusiak agintzen duena egiten dute. Horregatik hasieran, Peru, nahiko alperra den gizona, pozik zegoen, baina gero.... Gero ez zitzaion gauzak uste zuen bezala atera
Oharra: haurrentzako ekitaldietarako gonbidapenak lortzeko, aldez aurretik izena eman beharko da ikuskizuna izango den kultur zentroko posta elektronikoaren bidez (gehienez 4 gonbidapen): aietekulturetxea@donostia.eus
Izena emateko epea ekitaldia baino 5 egun lehenago irekiko da (abenduaren 6tik aurrera) eta gonbidapenak jarduera hasi baino ordu erdi lehenago jaso ahal izango dira.
Ekitaldian parte hartzeko maskara nahitaezkoa izango da, 0-5 arteko urtekoentzat izan ezik.
Emakumeek zuzendutako haurrentzako nazioarteko animaziozko film laburrak. Animadebarekin (Animazio Zinemaren Nazioarteko Jaialdia) lankidetzan.
Adina+5 urte
Oharrak:
- Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da.
- Gehienez, heldu bat eta hiru haur egon ahal izango dira familia bakoitzeko.
Jarduera doan. Lekuak webgunean erreserbatu urriaren 1etik aurrera. Museoko bazkideentzat egun batzuk lehenago irekiko erreserbatzeko aukera (posta elektronikoz jakinaraziko dugu).
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago.
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan!
Tabakaleran ahots ugari elkartzen dira, istorio asko entzuten dira eta pertsona asko eta asko gurutzatzen dira. Bi zine-areto daude, erakusketak, artista egoiliarrak, liburutegia edota eskola. Pentsatzeko eta eztabaidatzeko guneak aktibatzen dira, ikastaroak eta lantegiak egiten dira, musika jotzen da. Tabakalera ezagutuk aniztasun horretara hurbiltzeko proposamena egiten du, bi ibilbide gidaturen bidez, kultura zentroaren bazter eta proposamenak ezagut ditzazun.
Larunbat goizean etortzeko gonbita egiten dizugu, ibilbide orokorra egin eta hurbiletik ezagutzeko bizilagunen elkarte hau osatzen duten guneak, programazioak eta lagunak.
Jarduera azaroaren 27an egitekoa zen eta, eguraldi txarraren aurreikuspena dela eta, abenduaren 11n egingo da.
Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldeak Martuteneko kaleak girotuko ditu.
Soriako Tierras Altasen aurkitutako erromatar epigrafeei esker, bertan gure aroko lehen mendeetan bizi zen jendearen heriotzarekiko erritu eta sinismenen berri dugu.
2022ko urtarrilaren 16a arte egongo da irekita.
Bi pertsonaia xelebre hauek "Munduko Indartsuenen Txapelketarako" prestatu dituzten akrobazia koreografiak aurkeztera etorri dira. Baina ez da dena uste bezela irtengo....dena ongi joan dadin, azken orduko arazo, beldur eta erronka ugari gainditu beharko dituzte!!! Gai izango ote dira??
Oharra: Gonbidapenak lortzeko aurrez izen ematea beharrezkoa izango da, eta horretarako intxaurrondokulturetxea@donostia.eus helbidera bidali beharko da eskaera.
- Ikuskizuna baino 5 egun lehenago (abenduaren 6) eska daitezke gonbidapenak (gehienez lau gonbidapen) eta saioa hasi baino ordu erdi lehenago arte jaso ahal izango dira.
- Aretora sartzeko guztiek maskara eramatea nahitaezkoa izango da, 0-5 arteko urtekoentzat izan ezik.
- Pandemiaren egoeraren aldaketarekin bat ikuskizunetara sartzeko neurriak egokitu dira.
- Gomendatzen dugu garaiz iristea, eserlekuetara ahalik eta erosoen iristeko. Ilaran itxaroten den bitartean ezarritako distantzia soziala mantendu beharko da.
- Plazak eserita eta mugatuak aforoa bete arte.
Era berean informazioa Donostia Kulturako webaren bidez eguneratuko dela kontuan hartzeko eskatzen dizugu.
Maialen Lujanbioren soinu-instalazioa Scala proiektuaren baitan. Leku honetan bertan, eskailera nagusi honen atzealdean izandako gertakari batetik sorturikoa da pieza hau. Eskailerapean ikusitik eskaileretarako sortua.
Errealitate zati bat, kultura garaikidearen zentroaren baitan begiratua.
Errealitatea, artea eta begirada hitz eta soinu bidez birformulatuta.